Berreketa bat faktore bera duten biderketa luze bat adierazteko modu sinplifikatu bat da.
Adibidez, 35 berreketa bat da. "Hiru ber bost" bezala irakutzen dugu eta 3 zenbakia bost aldiz biderkatzetik bere buruarekin sortzen da: 3·3·3·3·3. Oinarria 3 da (errepikatuko den zenbakia), eta berretzailea berriz 5 zenbakia (zenbat aldiz biderkatuko dugun adierazten duena).
Berreketetarako oinarri hoberena 1 edo 10 zenbakia da:
Erro karratua, zenbaki bat karratura jasotzearen kontrako eragiketa da. Adibidez, 16ren erro karratua 4 da, 42=16 delako. Eta √16 = 4 idazten dugu.
√ erro ikurra da, eta ondokoa betetzen da:
√a = b baliokideki b2 = a
Erro karratu bat zehatza denean karratu perfektua dela diogu. Baina badira kasuak non erro karratua ez den zehatza, kasu honetan erro karratuak zenbaki irrazionalak direla diogu.
9 eta 16 arteko zenbaki guztien erro karratuak 3 eta 4 artean daude, hau da, 3 < √13 < 4.
Beraz, √13-ren emaitza 3 dela diogu eta hondarra 4. Hau da, √13= 32 + 4.