Goiko zenbakiari Zenbakitzailea deitzen diogu, eta zati bakoitza zenbat aldiz daukagun adierazten digu.
Bestalde beheko zenbakiari Izendatzailea deitzen diogu, eta zati osoa zenbat zatitan banatua dagoen adierazten du.
Zatiki baliokideek balio bera adierazten dute itxuraz ezberdinak eman arren.
Nola jakin bi zatiki baliokideak diren? Zatikietako batean izendatzailea eta zenbakitzailea biak zenbaki berdinarekin bideraktuz gero beste zatikia lortzen badugu, orduan baliokideak dira.
Behekoak zatiki baliokideak dira, hots, balio bera adierazten dute:
Zatikiak sinplifikatzea (edo laburtzea) zatikia ahalik eta sinpleen egitean datza.
Zergatik esan lau zortziren (4/8), erdia (1/2) esan dezakegunean?
Beheko kasuan hiru zatikiak baliokideak dira:
4/8
lau zortziren
2/4
bi laurden
1/2
erdia
1- Ahalegindu horzontalki zatitzen (zenbaki osoekin) goiko eta beheko zenbakiak; 2, 3, 5 eta abar erabiliz.
Adibidez: 24/108 zatikia sinplifikatzeko:
Zatiki sinpleena 2/9. Ezin dugu gehiago sinplifikatu
2- Zatitu izendatzailea eta zenbakitzaliea Zatitzaile Komunetako Handienarekin.
Adibidez: 8/2 sinplifikatzeko:
8 eta 12ren Zatitzaile Komunetako handiena 4 da. Beraz, bai goian eta bai behean 4-rekin zatituko dugu:
Zatikiak erraz asko batu daitezke izendatzaile berdina badute:
Baina zer gertatzen da izendatzaile ezberdina badugu?
Nolabait ere izendatzailea berdina egin behar duzu (mkt erabiliz)
Kasu honetan, 1/4 eta 2/8 berdinak dira:
Hiru pausu jarraitu besterik ez duzu egin behar:
Adibidez:
1. Goiko zenbakiak biderkatu:
2. Beheko zenbakiak biderkatu:
3. Sinplifikatu:
Hiru pausu jarraitu besterik ez duzu egin behar:
Adibidez:
1. Bigarren zatikiari buelta eman:
2. Biderkatu lehenengo zatikia buelta eman diozun zatikiarekin:
3. Sinplifikatu:
Azkarragoa den metodo bat ere existitzen da, metodo honi KARAMELO deitzen diogu:
Kasu honetan egin beharreko gauza bakarra lehenengo zatitiko zenbakitzailea bigarren zatikiko izendatzailearekin biderkatzea da eta emaitzaren zenbakitzailean jartzea. Era berean, lehenengo zatikiko izendatzailea eta bigarren zatikiko zenbakitzailea biderkatzen dira eta emaitzaren izendatzailean jarri.