JANTOKIA

ARDURADUNA: Araitz Basauri

KONTAKTUA: jantokia@otxandiokoeskola.com euskera / castellano


ESKOLA JANTOKIA

Elikadura, gure ikasleen hezkuntza prozesuaren beste zati garrantzitsu bat da. Otxandioko eskolan eremu honi dagokion garrantzia eman nahi izan diogu eta hau dela eta, hemengo sukaldean egunean eguneko jatekoa prestatu ez ezik, Km 0 elikagaien kontsumoa bermatzen dugu (ahal den neurrian).

TXANDAK

Gure jantokiko aforoa 96 ohiko bazkaltiarrena da. 2019-2020 ikasturtean 115 bazkaltiarrekin hasiko gara eta urrian 2 urtekoak gehituko dira.

Ohiko bazkaltiarren kopuruak jantokiko aforoa gainditzen duen kasuetan txandak egitea edo bazkaltiarrak ez onartzea eskatzen digu Hezkuntza Sailak. Hortaz, ikasturtean txanda bi izango dira.

Txandak banatzeko erabili ditugun irizpideak hauek izan dira: ikasleen adina, begiraleen ratioak eta jantokiko mahaien neurriak.

12:30-13:30 txandan: 2, 3, 4 eta 5 urteko gelakoak egongo dira eta Lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailak.

13:30-14:30 txandan: Lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoak egongo dira.

Txanda bien aldaketa ordua 13:30 bada ere, ordu hau aurreratuko dela pentsatzen dugu.


IRTEERETAKO BAZKARIAK

Irteera dagoen egunetan ohiko bazkaltiarrei jantokitik bazkaria prestatuko zaie, baldin eta irteera den egunean jantokian alta emanda badago (lanaldi murriztuetan…).

Noiz-behinkako bazkaltiar guztiak etxetik ekarri beharko dute eta, noski, ez zaie kobratuko.

Hau eskolak egiten dituen irteera guztietan izango da.

Jantokia, klaseak hasten direnetik martxan egongo da. Klaseak goizez dauden egunetan, ikasleak 14:30etan aterako dira.

Urte 2-koentzako jantoki zerbitzua urriaren 1ean hasiko da.


ARAUAK

1.- Jantokiko ordutegia 12:30etik 14:30era da. Tarte honetan ikasleak jantokiko arduradun eta zaintzaileen ardurapean egongo dira eta ezin izango dira eskolatik irten. Baten batek derrigorrezkoa balu irtetea, ziurtagiria ekarri beharko luke.

2.- Jantokiko helburuetariko bat zerbitzua eskaintzea bada ere, HEZKUNTZA da gure helbururik nagusiena, ohiturak, portaerak eta jarrerak landuz: denetik eta denbora jakin batean jatea, tresnak ondo erabiltzea, ingurua zaintzea…

3.- Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei helaraziko die. Portaera desegokia errepikatzen bada, jantokiko arduradunak beharrezkotzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu.

4.- Mahaikide guztiak arauak betetzera behartuta daude.

FUNTZIONAMENDU ARAUAK

Eguneroko menuaren prezioak Hezkuntza Sailetik markatuta datoz eta honako hauek izango dira:

- OHIKO IKASLE GARRAIATUAK: 3,30 €.

- GARRAITUBAKOAK BAINA OHIKOAK (4 edo 5 egun astean): 4,60 €.

- NOIZBEHINKA DATOZENAK : 5,20 €.


Ohikoak diren bazkaltiarren kuotak: Urteak dituen 176 egunak 10 kuota berdinetan zatituko ditugu. Lehenengoa urriaren hasieran eta azkena ekainaren bukaeran.

Deskontuak hilabete bakoitzeko kuotan aplikatuko da eta baldintza hau bete beharko du:

- Jantokira aste betez edo gehiagoz ez joatea, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada. Kasu honetan, falta izan den egunen %50a ordainduko du bakarrik.

Ikasle bekadunek ez dute deskonturik izango.

- Ikasle guztiek, mahai zapia ekarri beharko dute, bakoitzaren izena bertan idatzita. 2 urtekoak ez.

- Haur Hezkuntzako guztiek zapiaz gain amantala ere ekarriko dute.

- 2 urtekoen gela: ez dituzte haginak garbituko.

- 2 urtekoek bazkalostean lokuluxka egiteko aukera dute. Begirale kopurua eta lekua aproposa izanez gero 3 urtekoak ere lokuluxka egiteko aukera izango dute.

- Lehen Hezkuntza 1 eta 2 maila: hortz eskubila ekarriko dute, baina ez pasta.

- Lehen hezkuntza 3, 4, 5 eta 6: hortz eskubila eta pasta ekarriko dute.


Kezkaren edo kontsultaren bat duzunean jantokiko arduradunarengana jo behar da.