BERRIAK 2020-2021

5 MAILAKOEN PROIEKTUA: ESPAZIONTZIA

Hona hemen gure azken proeiktuko irudiak!

Medikuaren azterketa pasatu eta ilargira bidaiatu genuen!

A zer esperientzia polita! Disfrutatu!

Mediku azterketa eta espaziora bidaia erakusketa eguna.mp4

6. MAILAKO IKASLEEN AGURRA

6.mailakoen agurra.mp4

"HARIAK" eta "LEHOI ERREGEA" ANTZERKIAK

HARIAK (LH3).mp4

3. MAILAKOAK "HARIAK" ANTZERKIA EGIN ZUTEN

LEHOI ERREGEA.mp4

5. MAILAKOEK "LEHOI ERREGEA" ANTZERKIA EGIN ZUTEN

ZUMELTZARA BIZIKLETAZ (LH4)

Atzo, ekainak 15, Zumeltzara joan ginen bizikletaz. Goiz ederra pasatu genuen, eguraldi ona, giro aparta, inguru itzela… Hurrengo ikasturtean berriz errepikatzeko moduko esperientzia.

Eskerrik asko gure laguntzaileei, Maider eta Igor!!

+ARGAZKIAK+

INTSEKTUEN HOTELA

Intsektuen proiektuari bukaera emateko, “Intsektuen hotela” eraikitzea falta zitzaigun. Egun batzuk honetan aritu eta gero, gaur bukatu dugu!

Hemen daukazue LH4Bko ikasleok eskolako ortuan jarri dugun hotela. Oso ondo atera da eta dagoeneko hasi dira marigorringoak sartzen.

Hona hemen erainkuntza prozesuaren argazki batzuk.


+ARGAZKIAK+


LGTBIQ+ EGUNA

Gaurko honetan Homofobia, Bifobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Identitate anitzak eta aniztasun sexuala aldarrikatzeko aprobetxatu dugu, errespetu eta onarpenaren alde egiteko. Festa giroan ospatu dugu eguna, ikasleekin lanketa egin eta gero.

Honen adierazpide duzue honako bideo labur hau. Ea gustoko duzuen!

Gure eskolan danok baikara desberdinak eta BEREZIAK!

+ARGAZKIAK+

LGTBIQ+ EGUNA OSPATZEN.mp4

LIBURUAREN EGUNA

Hona hemen liburuaren egunean ateratako hainbat argazki.

+ARGAZKIAK+

KALABAZA HAZIAK

Barikuan, Mainondo Guraso Elkartekoek kalabaza haziak banatu zituzten, erein eta Gaba Baltzarako kalabazak izateko.

Eskolan ere hazi zakutxoa utzi zuten, beraz, ortuan landatu beharko ditugu!

Eskerrik asko!

EUSKAL HERRIA PROIEKTUA

Euskal Herria Proiektuari amaiera emateko erakusketa mundiala antolatu dugu sortutako lan guztiarekin.

Bertan egoterik izan ez zenutenotzat hemen irudi batzuk!

Erakusketako bideoa.mp4
PLANETS RAP.mp4

OTXANDIO'S RAPPERS

LH4A-ko ikasleek eguzki sistemaren inguruko rap bat egin dute. A zelako erritmoa duten! Kontzertuak ematen ikusiko ditugu noizbait???

UDALETXEKO BILKURA ARETOAN

Pasadan martxoaren 9an, 4.maila B-ko ikasleak udaletxeko bilkura aretoan egon ginen alkatearekin, Egoitzekin, eta Josu zinegotziarekin bilduta.

Orain dela gutxi gure proiektuarekin loturiko email bidezko eskaera bat egin genuen. Erantzunaren berri emateko, udaletxetik aurrez-aurreko batzar batera deitu gintuzten. Gure eskaerari erantzuna eman zieten eta honetaz gain udaletxean dauden tartetxo eta objektu historikoak erakutsi zizkiguten.

Oso gustora egon ginen.

Urte batzuk barru, gutariko norbait zuen lekuan egongo ote da?

Eskerrik asko Egoitz eta Josu.

+ARGAZKIAK+

MAÑONDO MUSEO BIRTUALA.mp4

MAINONDO MUSEOA

4.maila B-ko ikasleok “Margolaritza” proiektuari bukaera emateko, gure museoaren ateak zabalduko ditugu.

COVID-19a dela eta, birtualki ikusteko aukera izango duzue.

Gozatu!


EUSKAL HERRIA: 5 MAILAKOEN LANA

Hilabete hauetan Euskal Herriko historia, geografia eta kultura lantzen ibili gara buru-belarri 5.mailako guztiak. Bakoitzak norbere intereseko gaia aukeratu dugu eta ondoren ikasitakoa gelako kideekin partekatu dugu. Hemen dituzue burututako lanen inguruan egindako aurkezpenen bideoak. Ia gustokoak dituzuen!

Bestalde, adi egoteko eskaera egin nahi dizuegu! Izan ere, laster proiektuaren erakusketa egingo dugu eta erakusketako argazkiak ere hemen ikusgai ipiniko ditugu!

+BIDEO GUZTIAK+

Beñat eta Telmo -EHko geografia politikoa-.mp4

MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN EGUNA

MAURIZIA MONTAJEA.mp4
BALTXEKUA.MOV

MARGOLARI FAMATUEN MODELO OTXANDIOAR GAZTEAK

KOADROEN FAMATUEN IMITAZIOA.mp4

LH4B gelako ikasleak kuadro famatuetan modelo izan omen dira. Ezagutzen al dituzue?

IHAUTERIETAKO BIDEOAK

JAIALDIA

IHAUTERIAK.mp4

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN LABURMETRAILA

LH1GO ZIKLOA.mp4

1,2 3TA 3. MAILAKO IRAKASLEEN LABURMETRAILA

HH SORGINAK 2.mp4

4, 5 ETA 6. MAILAKO IRAKASLEEN LABURMETRAILA

ESKOLAN ZERBAIT GERTATZEN ARI DA.mp4

PATIKLUBA – Proiektuaren amaiera

4.maila B-koek proiektua bukatutzat emateko, aldez aurretik diseinatutako ibilbidea egin genuen gabon aurretik. Patinekin, patineteekin eta skate-arekin atera ginen. Primeran pasatu genuen eta piloa ikasi dugu proiektu honekin. Ia zein den hurrengoa!

+ARGAZKIAK+

AURREMATRIKULA

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean aurrematrikulatzeko epea izango duzue.

+INFORMAZIOA+


GABONAK HELDU DIRA!

Gabonak heldu dira eta nahiz eta arraro samarrak izan, deskantsatu eta indarrak hartzeko garaia heldu zaigu. Otxandio Eskolako langile guztien partez zoriondu nahi zaituztegu, bai zuek eta, bereziki, zuon umeak. Egoera zaila izanik asko lagundu baitigute.

Besarkada bat, gabon zoriontsuak izan eta hurrengo urterarte!

+ARGAZKIAK+

SILVIA AUÑON ESKOLAN

Gaur, azaroak 30, Silvia egon da 4.maila B-koekin kaskoaren erabilerak duen garrantziaren inguruko informazioa ematen.

Patinatzeko orduan (patineekin, skatearekin edota patinetearekin) kaskoak duen, honek ekidin ditzazkeen lesioez … hitz egin digu. Honetaz gain gurpildun patinekin patinatzean, frenatzeko egin ditzazkegun trukoak azaldu dizkigu.

Eskerrik asko Silvia!

Eta kontutan hartu, KASKOA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN!!!

+ARGAZKIAK+


OSSO SKATE PARK

Gaur OSSO enpresakoak egon dira eskolan, 4.maila B-ko ikasleekin.

OSSO enpresa Euban dago. Skate Parkak diseinatzen eta sortzen dituzte bertan.

Gure proiektua patinaiarekin lotuta dagoenez, beraiekin kontaktuan jarri ginen eta gaur nola lan egiten duten azaldu digute. Honetaz gain, gure mini skate parka antolatzeko proposamenak eman dizkigute.

Oso gustora egon gara zuekin, Bingen eta Imanol.

Eskerrik asko.

+ARGAZKIAK+


BEKAK 2020-2021

Urriaren 9tik azaroaren 9rarte egongo da eskaera egiteko epea zabalik.

DEIALDIA: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/nouni/web01-tramite/eu/

ONLINE egin ahal izango da lotura honen bitartez: ONLINE ESKAERA

IAZ BEKA ESKATU ZENUTENAK

Beka eskaera zure umeari ostiralean, hilak 9, emango diogu. Datuak ondo daudela begiratu. Dena ondo badago sinatu eta umearen tutoreari eman. Zerbait aldatzeko egonez gero (helbidea aldatuta, beste anaia-arreba berri bat duela eta abar) zuzendaritzara deitu. Behar diren aldaketak egingo ditugu eta berriro umearekin emango dizuegu. Sinatu eta tutoreari eman.


BEKA INOIZ ESKATU EZ DUZUENOK

Zuzendaritzara deitu eta eskaera telefonoz beteko dugu.


Kasu gehienetan ez da inolako dokumentaziorik ekarri behar. Datu ekonomikoak zuzenean begiratu baitezakete.

Zuzendaritzara EZ ETORTZEA eskatzen dizuegu, egoera berezi honetako babes neurriak direla eta.

EUSKARA IKASTEKO AUKERA PAREGABEA!

AISA_2020-21_kartela.pdf

KONTINGENTZIA PLANA

LOTURA HONETAN Otxandio eskolako OOGk onartutako Kontingentzia Plana dago. Dokumentu honetan COVID-19aren aurrean hartuko diren neurriak zehazten dira.

2020-2021 IKASTURTEKO EGUTEGIA

2020-2021.pdf