HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

HELBURUAK:

* Euskararen erabilera sustatzea.

* Gure kulturaren transmisioa.

Eskolaren lana ikasleriaren ibilbide kulturala bideratzea bada ere, Ikas Komunitateko gainontzeko guztiek (familia, senideak, eta lagunak) parte hartzen dute heziketa honetan. Beraz, guraso, irakasle, ikasle, langile eta komunitateko partaide guztien euskararenganako inplikazioa bilatu eta indartu behar dugu.

Hauek dira eskolan honetan euskara bultzatzeko hartu diren erabakiak:

1. Guraso guztiek euskaraz idatzitako oharrak jasoko dituzte. Guraso-bikotean biak erdaldunak badira, euskaraz idatzitakoaz gain, itzulpena jasoko dute.Haietako bat euskalduna izanda euskaraz jasoko dute.

2. Ebaluazio informeekin berdin jokatuko da.

3. Banakako guraso bileretan, euskara izango da komunikazio tresna.Ezin denean , beste hizkuntza bat erabiliko dugu inplikatuen gaitasunen arabera.

4. Guraso bilera orokorrak euskaraz izango dira. Beharra ikusten bada, itzulpena egiten da. Zeozer idatziz bananduz gero, euskaraz emango zaie eta guraso biak erdaldunak badira, euskaraz eta gaztelaniaz.

5. Eskolako beste bilera guztiak euskaraz egingo dira eta behar denean itzulpena egingo da.

6. Eskolako funtzionamendua euskaraz izango da eta datozen langile guztiei euskaraz egitea eskatuko zaie (irakasleak eta irakasleak ez direnak).

7. Gurasoei euskaraz egitea eskatuko zaie.

8. Ama hizkuntza gaztelera bada, ahal den laguntza guztia ematen saiatuko gara, hizkuntza arloan errefortzuak ipinten.

9. Ofizialki bidali behar diren dokumentuak beti euskaraz bidaliko dira (Delegaritzara, beste eskoletara, Udaletxera…).