Elkarbizitza Asanblada

SARRERA

Elkarbizitza Asanblada 2014ean sortutako foro bat da. Bertan Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko bi ordezkarik hartzen dute parte ikasleen aldetik eta irakasleen aldetik Zuzendaria, Jantokiko arduraduna eta Aholkularia.

Asanbladaren helburua ikasleen eritzia jasotzen dela bermatzea da, bai eta eskolako egunerokotasunean eragina duten erabakietan parte hartzea ziurtatzea.

PARTAIDEAK

Ikasleak (12):

Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko bi ikasle ordezkari hautatuak.

Gelan hautatu aurretik zein izango den beren lana adierazten zaie gelako guztiei tutoretza saioan.

Neska eta mutila izatea hobesten da.

Irakasleak(3):

Zuzendaria

Aholkularia

Jantokiko arduraduna

DENBORALIZAZIOA ETA TOKIA

15-21ean behin egingo dira, baina beharren arabera maizago egin daitezke.

Idazkariak konbokatu egin ditu asanbladakide guztiak, Deialdi eta Gai Ordena eskura emanez.

Gai ordena honako egitura izango du:

ELKARBIZITZA ASANBLADA DEIALDIA

Data

10:45-11:45

GAI ORDENA

1.- AURREKO AKTAREN IRAKURKETA ETA ONARPENA

2.- GAI NAGUSIA

3.- GALDERAK ETA ERREGUAK

4.- HURRENGO BILERAREN DATA FINKATU

Osteguna 10:45-11:45-ra izango dira bilerak.

Informatikako gelan.

KARGUAK

Batzorde Burua

6. mailako ikasle ordezkarietako bat izango da.

Lana:

- Asanbladaren dinamizatzailea izango da. Gai ordena jarraitzeko lana dauka. Denbora kudeatzeko eta bilera amaitutzat emango duena.

- Gai ordena eta aktak banatu aurretik idazkari eta laguntzailearekin adostuko ditu.

Idazkaria

5. mailako ikasle ordezkarietako bat. Hurrengo urtean burua izatea da proposamena, baina asanbladak ez du oraindik eztabaidatu, ezta onartu ere.

Lana:

- Akta jasotzeko ardura du. Laguntzailearekin batera aktak eta deialdiak eratu eta Batzorde Buruari eman hiruren artean adosteko.

- Akta eta Deialdia onartuta dagoenean kopiak atera eta gelako ordezkariei banatuko dizkie.

Laguntzailea:

Irakasle bat. Eskolan finkoa izan behar da.

Lana:

- Asanbladetako akta jaso eta idazkariarekin batera eratu.

- Idazkariari Deialdia eta Gai Ordena egiten lagundu.

- Asanbladako Burua eta Idazkariari lagundu.

HELBURU NAGUSIA

Ikasle guztien iritzia jaso eta eztabaidatzeko foroa ziurtatzea.

HELBURU ZEHATZAK

- Eskolako giroa hobetzea.

- Eskolaren inguruan dauden arazo anitzak eztabaidatu eta ahal den neurrian akordioak hartzea.

- Ikasleen akordioak diren neurrian hartutako neurriak errespetatzea

JARDUERA MODUA

Asanblada Buruak batzarraren gai ordena jarraituz hitza emango du.

Gai Nagusi bakarra egongo da batzarretan eta hau zein den kideen artean arabakiko dute.

Parte hartzaileek ez dute asanbladan esaten dena idatziko, hau idazkaria eta laguntzailearen lana da eta akta baten bidez jasoko dute.