2022-2023

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK LEKEITION

2023ko ekainaren 19an, Lehen Hezkuntzako guztiak Lekeitiora joan ginen ikasturte bukaerako txangoa egitera.

Batzuk Lumentza tontorrera igo ginen, beste batzuk aldiz, Oletatik Lekeitiora egin genuen ibilbidea.

Ibilbidea bukatuta eta eguraldiak lagunduta, nola ez, Isuntzako hondartzara joan ginen egunaz gozatzera.

Ederto pasatu genuen eguna!

2022-2023 IKASTURTEKO

UMEEN AZKEN KONTSEILUA

Gaur, ekainak 13, izan da ikasturteko umeen azken kontseilua. Martxotik udalarekin batera elkarlanean aritu dira Lehen Hezkuntzako ikasleen asanbladako ordezkariak.

Datorren urteetan honi jarraipena emateko desioa adierazi dute udaleko ordezkariak eta gure ikasleek.

ESKERRIK ASKO UDALARI HERRIKO UMEEI AHOTSA EMATEAGAITIK!

ESKERRIK ASKO ESKOLAKO UMEEI EGINDAKO LANARENGAITIK!




IKASTURTEKO AZKEN TXANGOA

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 31n, HH3tik HH5erako ikasleek aurtengo azken txangoa egin zuten Oletara. 

Maider Undaren gaztategian bisita egin zuten HH5eko ikasleek, eta besteak Oletako txokoko jolaslekuan ibili ziren ederto baten.

Egun pasa ederra egin zuten eskolako txikitxoek. 


2022-2023 IKASTURTEKO

IKASLEEN HEZKIDETZA BATZORDEA

Aurten LH4tik LH6rako Ikasleen Hezkidetza Batzordea eratu da berriz ere. Modu boluntarioan parte hartu dute ikasle hauek eta plazer handi bat izan da beraiekin batera Otxandio berdin baten alde lan egitea.

Eskerrik asko Kimetz A., Katixa, Maddi, Naia, Jone A., Marina, Intza, Garoa, Jone T., Lur, Manex, Kimetz C., Ekhi, Naroa, Enara B., Oihane, Mikele, Meryem eta Enara O.


ESKERRIK ASKO EGINDAKO LANARENGAITIK!!!

LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Maiatzak 17


Atzo LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna aldarrikatu genuen. Ekintzez beteriko eguna izan genuen.

Bideo honetan duzue iksugai. Gozatu!



maiatzak 17.mp4

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2023

Dakizuenez, pasa den apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatu zen. Aurten igandea izan denez, eskolan atzo ospatu genuen.

Egun hau dela eta, Amaia Egidazu Arrube ipuin kontalaria egon zen gurekin. 

Honetaz gain, Mikroipuin eta Ilustrazio lehiaketa ere izan genuen eta atzo jakin genuen nortzuk izan ziren partehartzaileak eta irabazleak.

22/23 ikasturteko Mikroipuin eta Ilustrazio lehiaketako irabazleak hauek izan ziren:

Mikroipuin Lehiaketako irabazleak:

Ilustrazio Lehiaketako irabazleak:


ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO PARTEHARTU DUZUEN GUZTIOI!!

IRAKURRI eta GOZATU!!


VID-20230425-WA0006.mp4

LH4 ETA LH5eko IKASLEAK EGONALDIAN

Pasa den martxoan, Lh4ko ikasleak Sukarrietan egon ziren lau egunez, eta LH5eko ikasleak aldiz, Elgoibarko Aubixa Euskal Girotze Barnetegian.


Oso ondo pasatu dute guztiek, lagun barriak egin dituzte, ikasi ere ikasi dute... ezin gehiago eskatu!

MIKROIPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA 


Datorren apirilaren 23an liburuaren eguna ospatzen da.

Hau dela eta, eskolak mikroipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa honek irakurzaletasuna eta sormena ditu helburu. 


ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA! 



MIKROIPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA 2023.pdf

ESKOLAKO IKASLE ASANBLADAKO ORDEZKARIAK UDALETXEAN

Atzo, martxoaren 28an, "Haurren kontseilua" sortu zen. Kontseilu hau eskolako lehen hezkuntzako ikasleen asanbladako ordezkariek, udaletxeko ordezkariak (kasu honetan Egoitz alkatea) eta eskolako hezitzaileek osatzen dute.

Atzo izan zen lehenengo bilera ofiziala eta bertan eskolako haurren proposamenak, iradozkizunak, kezkak... helarazi ziren. Udalaren aldetik ere, beste proposamen batzuk bota ziren, hala nola, jaietako umeen egunaren antolaketa.

Probetxuzko batzarra izan zen eta hemendik aurrera egiten jarraituko dugun zerbait izango da. 

Aupa haurren kontseilua!


MARTXOAK 8

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan.

Aldarrikapen eguna izan da gaurkoa. Hemen duzue Ikasleen Hezkidetza Batzordeak idatzitako eta irakurritako testua. 

Otxandioko eskola ere berdintasunaren alde dagoela adierazteko kalejiran joan gara plazara. LH6ko ikasleek batukada erritmoekin girotu dute kalejira. Goiz paregabea izan da.

Zorionak emakume guztiei!!

Zorionak Ikasleen Hezkidetza Batzordeari!

ESKERRIK ASKO!!!


ARGAZKIAK ETA BIDEOAK 

MARTXOAK 8 - Aldarrikapena.pdf

LH4ko IKASLEAK OTXANDIOKO EGOITZARA BISITA

Pasa den otsailaren 24an, LH4.mailako ikasleak Otxandioko egoitzara joan ziren bisita egitera.

Egoitzaren 20.urteurrena zela eta, egoitzatik generazioarteko ekintzak egitera gonbidatu gintuzten. 

Bertako egoiliarrekin ekintza zoragarriak egin zituzten eta oso-oso gustura bukatu zuten denek. Errepikatzeko moduko esperientzia bikaina, benetan!

Eskerrik asko gonbidapenarengaitik!!


BISITAREN ARGAZKIAK 

23-24 AURREMATRIKULAZIO EPEA ZABALIK!

Otsailaren 13tik 24ra


Esteka hauetan informazio orokorraduzue ikusgai.


AURREMATRIKULARAKO TRIPTIKOA
VID-20230203-WA0006.mp4
VID-20230203-WA0015.mp4

NATURA ESNATZEN

Egun hauetan LH2koak gogotsu ibili dira Natura esnatzen. 



ABENDUAK 22

GABONAK ESKOLAN


Azkenean, pasa den abenduaren 22an, Otxandioko komunitate osoa elkartzeko beta izan genuen Otxandioko kaleetan zehar.  Plazer hutsa izan zen guztiak alkartu izana.

ESKERRIK ASKO parte-hartzaile guztiei: Otxandioko koroko kideei eta txistulariei, trikitilariei, herritarrei, Mainondo Guraso Elkarteari, haurreskolako eta eskolako ume eta hezitzaileei...

 Otxandioko eskolak Gabon Zoriontsuak eta Urte Barri Ona opa deutsue guztioi!

ABENDUAK 2

Abenduaren 2an, Euskaldiari agurra egiteko eta Euskararen eguna ospatzeko, zenbait ekintza egin genituen eskolan, halanola, bingo musikatua, gaztaina jana, palomitak, dantza... Oso ondo pasatu genuen eguna. 

Gogoratu!

HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN 

EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO,

DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK.


EUSKARAZ BIZI GURA DOGU!


AZAROAK 25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Pasa den azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan.

Eskolako Ikasleen Hezkidetza Batzordeak bi panel informatibo atera zituen, alde batetik Hezkidetza Batzordearen aurkezpena zegoen eta bestetik, eskolako "Txoko Morea"-rena.

Honetaz gain, eskolan gertatzen diren eraso eta gune ez seguruen inguruko hausnarketa partekatua egin zen gela guztietan.

Ikasleen erreibindikazioak dien bezala...

"MAITASUNEZ JOKATU, BIZITZAZ GOZATU"

ESKOLAKO TELEFONO ZENBAKI BERRIA!!!


945187092

EGUTEGI 2022-2023.pdf

22-23 IKASTURTEKO EGUTEGIA


22-23 IKASTURTEKO BEKA DEIALDIA

UZTAILAREN 18tik IRAILAREN 30era arte EGONGO DA ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK.

Deialdiaren lotura: