SARE HEZKUNTZA

Hezkuntza proiektua 2017an berriztu genuen. Bertan aipatzen diren printzipioen artean, baita helburuetan ere teknologia berrien inplementazioa eta metodologikoki baliabide bezala erabiltzearen beharra islatzen da.

Orain dela urte batzuk IKT heldutasun ereduko maila ertainera igo ginen eta irmoa da eskolak egin duen apostua eta bilakaera, batez ere, informazioa eta komunikazio digitalaren aldetik eta ikasle eta irakasleen formazioaren aldetik.

Hau honela izanik, hauek dira aurtengo helburuak:


  • Irakasle, ikasle zein familiei bideratutako formakuntzak.

  • Snappet programaren erabilera.

  • Proiektuen digitalizazioa.

  • Mainondo irratiaren berrarabiaztea.

  • Mainondo telebista proiektuaren sorrera.

  • Baliabide digital anitzak egunerokotasunean tresna moduan erabiltzea.