ESKOLA Jazarpena

Azkenengo urteetan gaia pil-pilean egon bada ere, betiko gaia dugu eskola jazarpena.

Prozesu hauetan pertsona askok hartu ohi dute parte, bakoitzak bere erantzunkizun zatiarekin: ikasleak, irakasleak, familiak... denak sufritzen.

Gure eskolak arazoa detektatu eta Jazarpenaren Aurkako Batzorde Egonkorra (JABETU) habian jarri zuen.

JABETU batzordearen izaera PREBENTIBOA eta KUDEATZAILEA da.

PREBENTIBOA

Hau da eskolako egunerokotasunean txertatu elkarbizitza osasuntsua sustatzen duten jarduerak. Arazoa gogortu aurretik eman daitezkeen istiluak detektatzeko zenbait herraminta ditugu martxan:

- Postontzia gelan

- Bakarkako tutoretzak

- Konfidantzako irakaslea

- Jolas Kooperatiboak

- Erronka kooperatiboak

- Ikasle bakoitza bere burua nola ikusten duen jasotzen duen galdetegia

KUDEATZAILEA

Jazarpen susmoa izatekotan abian ipintzen den prozeduraren kudeaketa egiten du:

- Behaketa erregistroak, gertatzen denaren benetako diagnostiko objetiboa egiteko.

- Babesa: ikaslearen babes inkondizionala eskolako toki guztietan

- Bakarkako solasaldiak inplikatutako ikasle guztiekin

- Gurasoekin informazioa elkartrukatu, laguntza eskatu

- Kasuaren kudeaketa administratiboa