2023-2024

ESKOLAKO ORTUA

Ikasturte honetan LH3ko ikasleek "Ortua" proiektua eraman dute aurrera. Lan itzela egin dute.

Honen berri izan dezazuen, bideotxo bat sortu dute. Esteka honetan duzue ikusgai BIDEOA.

ESKERRIK ASKO LH3ko ikasle eta irakasleei!


ORTUA_trial_0.mp4

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK GETARIAN

2024ko ekainaren 18an, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiak Lekeitiora joan ziren ikasturte bukaerako txangoa egitera.

Getariako sagura egin zuten ibilbidea eta ondoren hondartzara joan ziren.

Ederto pasatu zuten eguna!

BELAUNALDIEN ARTEKO JARDUERAK

Aurten ere, iaz bezala, Otxandioko nagusien egoitzarekin elkarlanean aritu gara.

Aurten LH4 eta LH6ko ikasleek izan dute bertako egoiliarrekin batera jarduerak egiteko aukera. 

LH4Akoek sukaldaritza tailerra egin zuten, LH4Bkoek lorezaintza eta LH6koek, olinpiadak.

Oso esperientzia aberasgarria dela deritzogu eta espero dugu datorren ikasturtean ere dinamika honekin jarraitu ahal izatea.

Eskerrik asko danori!!


2023-2024 IKASTURTEKO

IKASLEEN HEZKIDETZA BATZORDEA

Aurten LH5-LH6ko Ikasleen Hezkidetza Batzordea eratu da berriz ere. Modu boluntarioan parte hartu dute ikasle hauek eta plazer handi bat izan da beraiekin batera Otxandio berdin baten alde lan egitea.

Eskerrik asko Jone A., Katixa, Kimetz, Garoa, Naia, Marina, Eder, Intza, Naroa, Alaa, Maddi, Jone T. eta Lur.


ESKERRIK ASKO EGINDAKO LANARENGAITIK!!

HAURREN KONTSEILUA

Aurten ere, ikasleen asanbladako arduradunek haurren kontseiluan partehartzeko aukera izan dute. "Haurraren" parametrotik begiratzen eta lan egiten ikastea dira helburu nagusiak.

Otxandioko alkatea den Egoitzekin batera 3 bilera egin dituzte ikasturte osoan zehar. 


Bi norabidetan (udala-eskola) egon dira kezkak, proposamenak, iradokizunak...  Hau honela, gai desberdinak jorratu dira batzar hauetan: txakurren kakak, eskola eremuko "grafitiak",  Santamañetako Umeen egunaren balorazioa eta antolaketa, San Juan suaren antolaketa, eskolako HHko patioaren balorazioa...

Oso balorazio positiboa egin da eta datorren ikasturtean berdin jarraitzea espero dugu.


Informazio gehiago: Haurren kontseilua azalpena. 

HH4 eta HH5eko IKASLEAK OLETAN


Atzo, maiatzak 22, HH4 eta HH5eko ikasleak Oletan pasa zuten eguna. Tipi-tapa tipi-tapa joan-etorria egin zuten, poz-pozik. Hantxe jolastu, eskalatu, Maider Undaren gaztategia bisitatu, ardiak ikusi eta ukitu,....

Esperientzia zoragarria bizi izan zuten.

Eskerrik asko Maider, beste behin ere gaztategiko ateak zabaltzearren.


OHARRA: jakinarazten dizuegu emailez bidalitako edota eskolako sitesean argitaratutako argazki edota bideoak EZIN direla eskolakoak ez diren sare sozialetan publikatu ezta partekatu ere.


LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzak 17


Pasa den ostiralean, maiatzaren 17n, LGTBIQ+ fobiaren Nazioarteko Eguna izan zen. 

Aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere asko falta da berdintasuna lortzeko. 

Otxandioko eskolak aniztasunaren eta errespetuaren aldeko apustua egiten du; irain, diskriminazio eta edozelako indarkeriari 0 tolerantzia aldarrikatuz. Hori dela eta irakasleen eta ikasleen Hezkidetza Batzordetik hainbat ekintza antolatu dira egun horretarako eta baita astean zehar ere. Horren isladda atxikitutako bideoan duzue ikusgai.

ESKERRIK ASKO Hezkidetza Batzordeko ikasleei maiatzaren 17a antolatzen digutelako.

ESKERRIK ASKO bideoaren sorkuntzan aritu den gure lankide den Iker Blancori.

ASKE BIZI ! ASKE MAITE !

BIDEOA 


OHARRA: jakinarazten dizuegu emailez bidalitako edota eskolako sitesean argitaratutako argazki edota bideoak EZIN direla eskolakoak ez diren sare sozialetan publikatu ezta partekatu ere.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL HERRIKO ITZULIA

Gaur, maiatzak 10, Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia pasatu da Otxandiotik Oletarako bidean.

LH4ko ikasleek aukera bikaina izan dute hauek gertutik  ikusteko eta animatzeko.

ASKO MAITE ZAITUZTEGU

Orain dela 2 ikasturte Porrotx eta Marimotsen bisita jaso genuen eta "Amaren intxaurrak"  ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen Otxandioko eskolako ikasle eta irakasle guztiek. Heriotzaren gaia zen ardatza. Ikuskizunaren ostean gereziondo bat landatu genuen beraiekin batera eskolako zelaian.

Apirilaren 26an, eskolako txikitxoak, zuhaitzaren inguruan elkarri eskuak emanez, gurekin ez daudenak gogoratu eta omenaldi txikitxo bat egin zieten. Nahiz eta jada gure artean ez dauden, asko maitatzen jarraitzen ditugula helarazi nahi izan zieten.

LIBURUAREN EGUNA

Atzo, apirilak 23, Liburuaren eguna ospatu genuen eskolan.

Goizean, Haur Hezkuntzako haurrek Larraitzen ipuinak entzuteko plazerra izan zuten. 

Lehen Hezkuntzakoek aldiz, aldez aurretik egindako Ilustrazio eta Ipuin lehiaketaren sari banaketa egin zuten.

ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIEI!

ESKERRIK ASKO LARRAITZ!!


OTXANDION ERE EUSKARAREN ALDE!

Aste osoan zehar Korrikari keinutxoak egiten aritu gara, jolasak eginez, mosaikoa, zuzenean korrika ikusten... eta atzo, martxoak 22, tipi-tapa tipi-tapa Korrika Txikia heldu zen Otxandiora. 

Urduritasuna, alaitasuna, zirrara, emozioa... somatu zen atzo goizean goizetik Otxandioko eskolan. 

Goiz ederra, eguzkitsua, koloretsua eta nola ez  hunkigarria bizi izan genuena Otxandioko hezkuntza komunitate osoak.

Ikasleak, irakasleak, familiak, haurreskolako txikiak,  egoitzako nagusiak... DENAK euskararen alde ikusteak zelako poztasuna ematen duen.

ESKERRIK ASKO DANORI GUREKIN BAT EGITEAGAITIK!!!

ESKERRIK ASKO OTXANDIOKO UDALARI BETI LAGUNTZEKO PRESTUTASUNA ERAKUSTEAGAITIK!!


JARRAI DEZAGUN DENOK EUSKARAREN ALDE EGITEN!!



TXAKURREN KAKEN AURKAKO KANPAINA

Pasa den ikasturtean eskolako ikasleen asanbladan kezka handi bat azaleratu zen, herri txakurren kakekin zikinduta zegoela alegia. 

Zikinkeri horren aurkako kanpaina bat egitea proposatu zuten eta horretan hasi ginen Otxandioko udalarekin batera. 

Iaz kartelak egin zituzten eta ikasturte honetan kartel hauek herrian zehar ipintzeari ekin diogu. 

Otxandioko haurrek herria garbi egotearen aldarrikapena egiten dute, beraz asko eskertuko genuke denok gai honekin bat egiten badugu.  

OTXANDIO GARBI IKUSI NAHI DUGU!





MARTXOAK 8

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egun honetan hainbat ekintza egin ditugu eskolan.

Aldarrikapen eguna izan da eta horrela adierazi dute goizean goizetik gure ikasleek, hala nola, egun honen jatorria zein den aztertu, egun honekin lotutako Hitzez-hitz jolasera jolastu, LH6ko ikasleen batukadarekin batera kalejira, udaletxean aldarrikapen mezuaren irakurketa eta bukatzeko, arratsaldean, zinema eskolan.

Eskerrik asko Otxandioko udalari, Otxandioko Bagaizan talde feministari eta nola ez, Otxandioko eskolako Ikasleen Hezkidetza Batzordeari.


Ikusgai dituzue irudi eta bideoak.


OHAR GARRANTZITSUA: Adingabeen datuen babesaren legea dela eta, gogorarazten dizuegu, emailez bidalitako edota eskolako sitesean argitaratutako argazki edota bideoak EZIN direla eskolakoak ez diren sare sozialetan publikatu ezta partekatu ere.

INAUTERIAK 2024

GORA OTXANDIOKO INAUTERIAK!

Jai giroan pasatu genuen otsailaren 9an inauteri eguna.  Goizean Haur Hezkuntzako haurrak hasi ziren festarekin eta arrasaldean Lehene Hezkuntzako ikasleek eman zioten jarraipena. Aurpegiak margotu, jantzi, dantza, jan, diskofesta... denetarik izan genuen egun horretan. Oso giro polita izan genuen Otxandioko eskolan.

Datorren urteko inauterietara arte!!

LH6ko ikasleen dantza hemen duzue ikusgai: LH6ko ikasleen dantza .


OHAR GARRANTZITSUA: Adingabeen datuen babesaren legea dela eta, gogorarazten dizuegu, emailez bidalitako edota eskolako sitesean argitaratutako argazki edota bideoak EZIN direla eskolakoak ez diren sare sozialetan publikatu ezta partekatu ere.

GABONAK 2023

Urtero moduan, gabonak heltzearekin batera, egun honetako jaia ospatu genuen. Eguraldi eskasa egin zuen arren, honi aurre egin eta Otxandioko kaleetan zehar ibili ginen kantu kantari.


ESKERRIK ASKO parte-hartzaile guztiei: Otxandioko koroko kideei eta txistulariei, trikitilariei, herritarrei, Mainondo Guraso Elkarteari, haurreskolako eta eskolako ume eta hezitzaileei...

 Otxandioko eskolak Gabon Zoriontsuak eta Urte Barri Ona opa deutsue guztioi!


*Gogoratu!! Gune honetan jarritako irudiak EZIN dira beste sare sozial batzuetan erabili ezta zabaldu ere. 





PIRATEN ETXEA 

LH5-LH6

Kaixo guztioi!

Eguraldi eskasa egiten duen arren, Piraten etxean oso gustora gaude.

Goizean Albaolara joan gara egiten ari diren San Juan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikustera. Ondoren Pasaia San Pedrotik Pasaia Donibanera txalupaz pasatu gara.

Besterik gabe, oso ondo gaudela esateko idazten dizuegu.

Sinadura: Otxandioko pirata nagusiak


PIRATEN ETXEA 

LH1-LH2

Kaixo guztioi!

Piraten etxean oso gustora gaude, primeran pasatzen eta ekintza interesgarriak egiten. 

Nahiz eta euri eta haize bolada handiak egon, gaur Albaolara joan gara egiten ari diren San Juan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikustera. Ondoren Pasaia San Pedrotik Pasaia Donibanera txalupaz pasatu gara, eta bazkalostean ordubeteko irteera egin dugu itsasontziz, Pasaiako portuan barrena.

Besterik gabe, oso ondo gaudela esateko idazten dizuegu.

Sinadura: Otxandioko pirata txikiak


LH3-LH4

Kaixo guztioi!

Gu ere hemen gaude. Eguraldi paregabea dugu, Albaolan bisita egin dugu eta ederto pasatzen gabiltza Pasaian.

Laster Pasaiako portuan barrena murgilduko gara itsasontziz eta bertan dauden itsasontzi erraldoiak ikusiko ditugu.

Besterik gabe, oso ondo gaudela esateko idazten dizuegu.

Sinadura: Otxandioko pirata ertainak.



LEINTZ-GATZAGARA IRTEERA

2023ko irailaren 8a


Arrazoi desberdinengaitik azken urteotan egin gabe geratu den irteera aurten egin ahal izan zen.

Irailaren 8an, urtero egiten zen moduan, Leintz-Gatzagako jaietara joan ziren Otxandioko eskolako ikasle, hezitzaile, familiak eta herritarrak.

LH1 eta LH2ko ikasleak autobusez joan ziren eta bertako Gatz museoa bisitatu zuten. Honetaz gain, Gatzako lagunek prestatutako jolasekin primeran pasatzeko aukera izan zuten.

LH3tik LH6rako ikasleak aldiz, oinez joan ziren. Bazkaltzeko eta jolasteko denboraz justu samar ibili ziren arren, hauek ere bikain pasatu zuten goiza.

OHAR GARRANTZITSUA!

BABESGABETASUN EGOEREI dagokionez, ikastetxe gisa, Hezkuntza Departamentuaren aginduz, ezinbestekoa da eskolako familia guztiei informazio hau ematea:


"Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die familiei: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera (indarkeriaren aurrean haur eta nerabeei babes integrala emateko legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren eginkizunak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinarazi beharko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari".


________________________________


EN CUANTO A LAS SITUACIONES DE DESPROTECCIÓN, como centro escolar, por encargo del Departamento de Educación, es imprescindible que todas las familias de la escuela sean informadas sobre de:


"Este centro informa a las familias que, de acuerdo con la Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio. de Atención y Protección a la infancia y la Adolescencia (Ley de Protección Integral a la Infancia y Adolescencia ante la Violencia) si se considera que en el centro existen indicioes de que algún* alumn* se encuentra en situación de desprotección, es decir, si se considera que sus cuidador*s no ejercen sus funciones, el centro deberá comunicar esta situación a los servicios sociales por imperativo. En el caso de que se practique la comunicación se informará a la familia de del* alumn*".



23-24 IKASTURTEKO BEKA DEIALDIA ZABALIK


UZTAILAREN 18tik IRAILAREN 30era arte EGONGO DA ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK.

Deialdiaren lotura: 

EGUTEGIA 23-24.pdf

2023-2024 IKASTURTEKO EGUTEGIA