2 urtekoen zehaztapenak

ZER EKARRI BEHAR DUTE

EGOKITZAPENA

Aldatzeko arropak: kutxa batean muda bat baino gehiago, kamiseta, txandala, galtzerdiak eta oinetakoak (denak izenarekin).

Ø Esku-zapitxo bustiak.

Ø Pardelak: pakete bat behar duenarentzat (izenarekin).

Ø Plastikozko edalontzia izenarekin.

Ø Etxeko zapatilak

Jantokian geratzen direnak

Ø Siestarako manta txikia: izena jarrita

Ø Txupete edo panpina (behar duenak)

Ø Jantokirako amantala

… EZ AHAZTU

Ø Erantzi eta janzteko diren arropak (jertsea, jaka, amantala…) zinta luze bat eta izenarekin.

Ø Arropa erosoa: tiranteak, petoak, gerrikoak eta botoirik gabekoa ekartzea. Baita belkrodun zapatak ere.

Ø Ez bidali umea eskolara gaixotasun batekin.

Ø Ez da botikarik emango medikuaren idatzizko baimen barik.

Ø Ikasleak alergiaren bat edo beste berezitasunen bat izan ezkero, tutoreari esan.

Ø EGOKITZAPEN GARAIA ZER DA?

Haurra ingurune fisiko eta sozial berrira egokitzeko diseinatzen dugun denboraldia.

Haur guztiak desberdinak direnez bakoitzaren beharretara egokitzeko behar dugun epealdia.

ZER SUPOSATZEN DIO ZUEN HAURRARI ESKOLARA LEHENENGO ALDIZ ETORTZEAK?

Batez ere ezagutu eta maite dituen pertsonengandik urruntzea.

Berarentzat erreferentzia diren pertsonengandik banatzeak ziurtasun falta eragiten die eta ume batzuk oso gaizki bizi izaten dute banaketa hori.

Zailtasunik handienak familiarengandik banandu beharrak sortzen ditu. Ez da bakarrik banaketa fisikoa, emozionala ere bada.

NOLA JOKATU ADAPTAZIO GARAIAN?

Haurraren ekimena errespetatu.

Haurrari bere nahien neurrira parte hartzen utzi.

Gurasook, batez ere, begirale bezala egon beharko duzue ahalik eta era naturalenean.

…aholku batzuk:

Ø Ez da komenigarria umea beste batzuekin jolastera behartzea.

Ø Ahalegindu umea ahalik eta era autonomoan mugitzea.

Ø Egokitzapen garaia ume bakoitzaren araberako gauza bat den heinean presa eta urduritasun barik jokatzea.

Ø Umearen nahia eta behar afektiboak ulertzen ahalegintzea.