BASO ESKOLA

2021-2022 ikasturte honetan, erronka berri bat daukagu aurretik; baso eskola alegia.

Baso-eskola, naturan garatzen den hezkuntza-eredua da. Haurrek basoan edo ingurune natural batean jolastu, ikertu eta ikasten dute eta helduek behatzaile papera jokatzen dute bertan (haurrak lagunduz baina ez gidatuz).

Naturak eskaintzen dituen onurak haurraren garapen integralean positiboki eragiteaz gain, eskola-komunitate osoak ingurumen kontzientzia hartu eta natura bera eta bioaniztasuna ezagutzeko aukera ematen duen proiektua da.

Aurreko ikasturteetan Haur Hezkuntzako ikasleek Iluntxun bizi izandako esperientzia aberasgarriari esker, aurten, baso eskola proiektua Lehen Hezkuntzan jarriko dugu martxan!