BERRIAK 2021-2022

egutegia 2022-2023


EGUTEGI 2022-2023.pdf

ESKOLAKO AZKEN JAIA

Badatoz oporrak eta bi hilabetez elkar ikusi gabe egongo gara. Ezin genuen ikasturtea bukatu azken jaialdi bat egin gabe eta horretan ibili ginen aurreko barikuan. Hainbat tailer egon ziren: just dance, piruletak egiteko tailerra, aurpegiak margozteko tailerra, pultserak egitekoa...etab.

Ikus-entzunezkoak atalean dituzue argaki guztiak ikusgai!

Ederto pasa eta irailean elkartuko gara berriz ere!




ORTUA 2021-2022

Bideo honetan 2021-2022 ikasturtean ortuan egin dugun lanaren laburpen txiki bat ikusi dezakezue.

Ikasleek hainbat gauza landatu dituzte eta asko ikasi dute prozesu honetatik.

Eskerrik asko ortua aurrera ateratzen langudu duzuen guztioi!

Ortua 2021-2022.mp4

ANIZTASUNAREN MURALA

Eskola honek hezkidetzaren aldeko apustu handia egiten du eta aurten hezkidetza batzordeak lan handia egin du. Batzordean dauden ikasleek mural bat margoztearen ideia izan zuten eta primerakoa iruditu zitzaigun!

Otxandioko udaletxearen baimenarekin, Jone Larrañaga etorri zen gurera eta ikasleekin batera, murala margoztu zuen.


Eskerrik asko Jone zure sormena gurekin konpartitzeagatik eta ikasleei zuen laguntzagatik!

hezkidetza batzordea

Otsailetik aurrera LH5 eta LH6ko ikasle boluntarioak sartu ziren eskolako Hezkidetza Batzordean. Lan bikaina egin dute orduztik hona. Eskerrik asko guztioi zuen lanarengaitik!


Aurten familia hau osatu duten partaide batzuk datorren ikasturtean ez dira egongo, baina datozen kide berriak besoak zabalik hartuko ditugu!

AZKEN ELKARBIZITZA ASANBLADA

Aste honetan azken elkarbizitza asanblada izan da. Ikasturte honetan, gelako ordezkariek sekulako lana egin dute haien taldeetako zalantzak, kezkak eta iradokizunak helarazten.

Hau dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotzez zuen lanagatik. Aupa zuek!


Eskolen arteko ahozkotasun jaialdia

Igorren egon dira gure seigarren mailako ikasleak egin den eskolen arteko ahozkotasun jaialdian. Hasieran apur bat lotsatu badira ere, bikain aritu dira mikrofonoan eta Otxandion dagoen maila erakutsi dute.

Eskerrik asko LH6!

LipDub.mov

M-17 LIPDUB

Maiatza oso hilabete berezia izan da aurten eta ekintzaz beteta egon da. Otxandioko eskolan aniztasuna aberastasuna dela badakigu eta kolore anitzez bete dugu eskola lipdub-a grabatzeko.


Maite duzunarekin gozatu, askatasun hegalak zabalduz!


CITY JUMP (GASTEIZ)

Marrazki eta ipuin lehiaketa irabazi zutenek sari zoragarria lortu zuten, Gasteizeko city jumpera irteera.

Gaur egon dira bertan eta zuten energia guztia salto egiten gastatu dute!

GORBEIA EGONALDIA

Gogoak genituen berriz ere normaltasun batera bueltatzeko eta egonaldiak antolatu ahal izateko. Azkenik iritsi da momentua eta hilabete osoan zehar, gure lehen hezkuntzako ikasleek Gorbeiako aterpetxeaz eta parke naturalak ezkaintzen dituen aukera desberdinetaz gozatu ahal izan dute. Gurutzera igo, orientazioa jolasak, espeleologia...denetarik egin dute. Abentura zoragarria izan da!

Ikus-entzunezkoak atalean dituzue argazki guztiak ikusgai.

LH5 ETA lh1 (bikoteka irakurtzen)

Bosgarren eta lehenengo mailakoak elkarrekin ibili dira irakurtzen eta asko ikasi dute elkarrengandik eta elkarrekin. Ekintzaren balorazioa oso positiboa izan da eta errepikatzeko gogoekin gelditu dira.

Eskerrik asko egindako esfortzuagatik!

(LH5eko Iraia LH1eko Peru Beitiarekin)

LH4 ERREKAN

Astelehenero bezala, gaur laugarren mailakoak basora joan dira eta orientazio froga bat egin dute. Horren ostean, errekan oinak buztitzeko aprobetxatu dute. Ikusi zeinen gustora ibili diren!

LH6 SUKARRIETAN

Seigarren mailako ikasleak Sukarrietan egon ziren orain dela pare bat aste. Izugarri gozatu zuten eta eskolako etapa honi bukaera emateko aukera paregabea izan zen.

Argazki asko atera genituen, baina dibertigarrienak aukeratu ditugu zelan pasatu zuten ikus ezazuen!


PORROTX ETA MARIMOTOTS ESKOLAN

Katxiporreta regaliz eta piruleta! Porrotx eta Marimotots gure eskolara etorri dira! Kontu kontari ibili zaizkigu. Elkarrekin abestu, dantzatu eta primeran pasatu dugu. Mila esker bihotzez Otxandiora bisita egiteagatik.

Maite zaituztegu...pila pila patata tortila!

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu zen. Hau dela eta, Aste Santuko opor aurretik, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako marrazki eta ipuin lehiaketa antolatu genuen eskolan.

Marrazki eta ipuin dexente aurkeztu ziren. Epaimahaikideek lan zaila izan zuten marrazki eta ipuinik onenak aukeratzeko orduan. Denak ziren zoragarriak!

Azkenean hauek izan ziren Irabazleak:

1.zikloa:

  • Marrazki lehiaketa: Aner Garaigordobil Iglesias

  • Ipuin lehiaketa: Unai Otxandiano Madariaga

2.zikloa:

  • Marrazki lehiaketa: Laia Busto León

  • Ipuin lehiaketa: Irati Garaigordobil Santano

3.zikloa:

  • Marrazki lehiaketa: Amaiur Gomez Junkera

  • Ipuin lehiaketa: Kimetz Karpio Azpitarte

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA BAITA PARTE HARTU DUZEN GUZTIOI ERE!

KORRIKA TXIKIA

Gaur korrika txikia ospatu dugu Otxandioko kaleetatik.

Gure ikasleek ozen egin dute oihu: OTXANDION ERE EUSKARAREN ALDE!


Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu gu ikustera animatu zareten guztioi eta esker mila ere udaletxekoei haien laguntza eskaintzeagatik. Danok gara bat!

ESKOLAKO ORTUA

Aurten eskolako ortuan lan mordoa egiten ari gara eta urtaro desberdinetan landatu behar dena ikasten gabiltza. Bideo honetan, jarraitu beharreko urratsak dituzue ikusgai.

Bideoa: Ereinketa

FilmMaker_1649025547266.mp4

22. KORRIKA (LEGUTIO)

Zeinek esan behar zigun korrikarekin batera elurra etorriko zenik! Gure bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Legutiora joan dira korrika egitera; eta ez hori bakarrik, lekukoa eraman dute. Aupa zuek!

Elurpean ere...tipi tapa tipi tapa KORRIKA!

039763db-3f73-48b6-84ec-760645203249.MP4

XAKE FINALA

Gaur xake finala jokatu da gure eskolan. Seigarren mailako Xabi eta Enaitz ziren finalerako sailkatutako ikasleak eta emozio handiz bizi izan dugu gaurko eguna. Zorionak Xabier eta parte hartu duzuen guztioi! Lan bikaina egin duzue!

BAT TALDEA

Pasa den asteazkenean, martxoak 30, “Ongizate emozionala eta bizikidetzarekin denok BAT” kongresua ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, praktika onen ikastetxeen esperientziak kontatu ziren, eta gure eskola, Otxandioko Herri Eskola izan zen gonbidatuetako bat.

Eskolako hezitzailea den Maialen izan zen hizlarietako bat. Haur Hezkuntzan egin duten, eta jada Lehen Hezkuntzan ere egiten ari diren eta egingo dutenaren berri eman zuen.

Otxandioko eskola beste ikastetxe batzuen eredu bihurtu da.

ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO OTXANDIOKO HEZKUNTZA KOMUNITATE OSOARI egindako lanarengatik!

ERRONKA polita dugu aurretik! Denok gara BAT!

XAKE TXAPELKETA

Azken aste hauetan eskolan txapelketa berezia jarri dute martxan LH5.mailako ikasleek: xake txapelketa!

Lan pila bat egin dute proiektua burutzeko; izan ere, txapelketa aurretik ikastaroak antolatu dituzte, materiala erosi, informazioa banatu...

Egindako lan guztiak etekina izan du eta txapelketa hasi zenetik, buru belarri gabiltza eskolan xake proiektuarekin. Zirraragarria izaten dabil eta dagoeneko, badugu hirugarren postua lortu duen ikaslea; Enara Ortuzar.

Datorren astean finala jokatuko dute seigarren mailako Enaitzek eta Xabik. Zorte on bikote!

SAN BERNABEKO HAITZULOA

Gaur, seigarren mailako ikasleak San Bernabeko haitzulora joan dira. Abenturaz betetako eguna izan da eta izugarri ondo pasatu dute.

Ikus-entzunezko atalean ikusteko dituzue gaurko eguneko argazkiak. Gozatu!

MARTXOAK 8

OTXANDION BESTE URTE BATEZ KALERA IRTEN GARA OZEN ALDARRIKATZEKO BERDINTASUNA NAHI DUGULA ORAIN ETA BETIKO.

PROPOSAMENA LH5 ETA LH6 TALDEETAKO IKASLEEK EGIN DUTE HEZKIDETZA BATZORDEKO PARTAIDE IZANIK.


OPRIMITZEN GAITUEN SISTEMAREN KONTRA, GORA EMAKUMEAK!


IÑAUTERIAK

Iñauteriak heldu dira gure eskolara! Jakin nahi duzue zein izan den gure aurtengo gaia? PELIKULAK. Ikasleak gogotsu bezain urduri ibili dira egun osoan zehar eta emanaldia zoragarria izan da.

Laister izango duzue honen berri; bitartean, gozatu argazkietaz!

AGATE DEUNA

Gaurkoan Agate Deuna bezpera ospatu dugu eta eskolan ez ezik, herrira ere atera gara gure kantuekin Otxandioko herritarrak alaitzeko asmoarekin!

BADATOR 2022-2023 IKASTURTERAKO MATRIKULATZEKO EPEA. ESTEKA HAUETAN, INFORMAZIO OROKORRA DUZUE IKUSGAI.

ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

OLENTZEROREN BISITA

Zailtasunei aurre eginez, gure Olentzerok Otxandioko eskolara heltzea lortu zuen. Besoak zabalik hartu genuen gure artean eta berarekin solasean aritzeko aukera izateaz gain, berari gutuna eman, txoripana jan eta abesteko aukera ere izan genuen.

EGUBERRI ON GUZTIOI!

EUSKARAREN EGUNA

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Abenduaren 3an, gure eskolan, mezu honen lelopean hainbat ekintza egin genituen eta egunaz asko gozatu genuen.

AZAROAK 25

Atzo gizarteak indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapena egin zuen eta gure eskolan ere, bat egin genuen borroka honekin. Horretarako, gure ikasleek honen inguruko hausnarketa eta lanketa egin ostean, gure eskola morez apaindu zuten mezu baikor eta feministekin.

Argi daukagu emakumeenganako indarkeriarik EZ dugula onartuko.

SANTA ZEZILI EGUNA

Gaur egun berezia da, Santa Zezili eguna; musikarien eguna hain zuzen. Gure ikasleak jo eta su ibili dira lanean eta oso ekintza politak egin dituzte egun hau ospatzeko. Kontzertua zuzenekoa ez bada ere, bideo honekin gozatzea espero dugu.

GORA MUSIKA ETA MUSIKARIAK!!

SANTA ZEZILI EGUNA 2021-2022.mp4

GUTUNAK UGANDARA

Saluganda elkarteko Iker Mijangosek esan bezala, gure gutunak Ugandara eraman ditu eta heldu dira dagoeneko!! Esan digunagatik, hango umeek gogotsu irakurri dituzte.

Eskerrik asko Iker!

ELKARBIZITZAREN ALDEKO EGUNA

Seigarren mailako ideia eta proposamen batetik abiatuz, elkarbizitzaren aldeko eguna ospatu genuen atzo eskolan. Hainbat izan dira jaso ditugun mezuak eta eskola komunitatetik haratago helduko den mezua zabaltzen jarraituko dugu aurrerantzean ere...

DANOK GARA BAT!

ELKARBIZITZA AZAROAK 11.mp4

GABA BALTZA

Gaba baltza Otxandioko eskolan ere prestatzen aritu dira gure txikiak...benetan polita eta beldurgarria egindako lana!!

SALUGANDA ELKARTEA

"Saluganda" elkarteko kidea den Iker Mijangos etorri da gure eskolara eta proiektu zoragarri baten partaide bihurtu gaitu.

Nekazaritza Jasangarri eskola proiektu integrala da, eta ikastetxeen hobekuntza integrala eta holistikoa lortu eta pobreziaren zirkulua hausteko jarduerak egiten ditu. Eskutitz trukaketa bat egiten du ingelesaren menperatzea hobetzeko, Ugandan zein Euskal Herrian; baita bi herri hauen arteko kultur trukea egiteko. Nola? Parte hartzen duten euskal eskoletan proiektuari buruzko informazio-hitzaldia antolatu ondoren, ikastetxeetako haurrek eskutitzak idazten dituzte Ugandako haurrei. Geroago, proiektuko bolondresak Ugandara abiatzen direnean hango lanak antolatzera, eskutitz horiek eraman eta hango ikasleek emandako erantzunak ekartzen dituzte berriz, postari lanak eginez.

Gure ikasleek poztasun handiz hartu dute proiektu honetan parte eta berehala hasi dira haien gutunak idazten.

HH-KO IKASLEAK ORTUAN

Ikasturtea hasi zenetik hainbat ekintza egin dituzte gure HH-ko ikasleek: letxugak landatu, kamisetak egin, izozkiak jan...ñam ñam!

Hau guztia ikusi ahal izateko, sartu ikus-entzunezkoak atalean eta kuxkuxeatu.


EGUTEGIA 2021-2022

EGUTEGIA 2021-2022.pdf

BEKAK 2021-2022

UZTAILAREN 24TIK IRAILAREN 30ERA ARTE EGONGO DA ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK.


DEIALDIA:

ESKAERA ONLINE EGIN AHAL IZANGO DA BOTOI HONEN BITARTEZ:


ONGI ETORRI 2021-2022 IKASTURTE BERRI HONETARA!

Kaixo lagunak! Ongi etorri ikasturte berri honetara. Oporretan indarrak hartu eta ikasturte hau ezin hobeto hasteko gogoz etorri gara. Zuek ikusteko irrikitan gaude. Datozen egunetan, ikasturte berri honen inguruko informazioa atxikitzen joango gara. Ikasturte honetan ere danok bat izango garelakoan,


Otxandioko irakasle taldea.