Ikasketa Kooperatiboa

●IK/KI programa (Ikasteko kooperatzen / Kooperatzen ikasi) taldean ikasten irakasteko jarduera multzoa da.

●Programa hau Ikasketa Kooperatiboan oinarritzen da: ikasleek lantalde txikiak osatuko dituzte, elkar laguntzeko eta animatzeko ikasteko orduan, jarduera indibidualista eta lehiakorretatik aldenduz.

●Ikasketa Kooperatiboko taldeek helburu bikoitza dute:

- Eskolako edukiak ikastea

- Eta taldean lan egiten ikastea, eskolako beste eduki bat izango balitz bezalaxe. Hau da, ikasteko kooperatzea eta kooperatzen ikastea.