Prozesua
Egizu klik azpiko esteken gainean jarduera bakoitzaren deskribapen zehatza irakur ahal izateko
Tira, zailena egin duzue. Orain jasotako materialarekin azken produktua ekoiztea falta zaizue.
A) Ordiziako ortofotoa
Hasi aurretik, ohar bat fotomeiker guztientzat: har ezazue pazientziaz hemendik aurrerako lana. Aurretik daukazuena ez da konplikatua baina bai monotono samarra. Ortofotoa osatzeko eta honek kalitate nahikoa izateko, derrigorrezkoa da argazkiak zehaztasun handiz bata besteari lotzea. Beraz, behar duzuen denbora guztia hartu eta pazientzia pixka batekin joan zaitezke amaierako "collage"-a osatzen.
Funtsean burutu beharko dituzuen faseak hauek izango dira:
A) ARGAZKIAK TALDEETAN KIDEEN ARTEAN: fotomeiker talde bakoitzak bere kokapenetik ateratako argazkiak kudeatu beharko ditu. Alegia, memoria txartel bakoitzean jasotako argazkiekin ortofotoa lortzea talde bakoitzaren ardura izango da. Denbora aurrezteko bikoteko lan egingo duzue, argazkiak bitan banatuko dituzuelarik.
B) ARGAZKI EGOKIENAK ESLEITU: aukeratutako memoria txartelean bildutako argazki kopurua oso handia izango dela bagenekien aurretik. Hauetako asko globoa gorantz doanekoak izango dira, beste batzuk berriz, globoa jaisten ari zaretenekoak. Hauek guztiak baztertu egin beharko dituzue. Globoa altuera maximoan dagoeneko argazki kopurua oraindik handia izaten jarraituko du. Hauetatik baztertu fokuz kanpo daudenak, mugituta agertzen direnak edo ilun ateratzen direnak. Geratzen direnetatik Ordiziako kale eta auzo desberdin gehien jasotzen dituzten argazkiak hautatu, horrela muntatzerakoan lortuko duzuen eremua ahalik eta azalera maximokoa izango da.
C) MAPKNITTER NOLA ERABILTZEN DEN ERREPASATU: lehenengo jardueran agertzen diren bideo eta tutorialak errepasatu. "Collage"-arekin hasi aurretik tresna menperatzen duzula ziur eduki.
D) IGO ARGAZKIAK MAPKNITTER-ERA: hautatu dituzuen argazkiak banan-bana igo MapKnitter-era. MapKnitter-ek oinarri bezala ekaintzen dituen mapen artean nahi duzuena hartu. Halere, gure kasuan Google Maps erabiltzea izan daiteke aukerarik egokiena. Ez igo argazki bat aurrekoak bere lekuan daudela ziurtatu arte eta blokeatuta utzi dituzuela egiaztatu arte.
E) ESPORTATU ARGAZKIA: amaitu duzuenean esportatu argazkia. MapKnitter-ek formatu desberdin askotara esportatzea onartzen du. JPEG eta GeoTIFF moduan jaitsi. Azken hau izango da The Public Laboratory eta Google-era bidaliko duguna.