Prozesua - 3. jarduera
Egizu klik katearen gainean dagokion ariketara salto egiteko
Imajina dezagun Ping-Pong pilotaren gorputza zeluloidez egina egon ordez, latex edo kautxuz egina dagoela. Latex edo kautxu zati bat uretan jarriko bagenu honek beherantz egingo luke bere dentsitatea urarena baina handiagoa delako. Baina latex zati horrek Ping-Pong pilota baten itxura izango balu eta airez betetzen hasiko bagina (gogoratu aireak urak baino dentsitate txikiagoa duela) pilotaren dentsitatea txikitzen hasiko litzateke, izan ere, bere masa (globo+aire) apenas aldatuko litzateke baina bere bolumena nabarmen handituko litzateke. Horrela, airez betetako pilotaren dentsitatea urarena baino txikiagoa bihurtuko litzatekeen unean, Ping-Pong pilotak gorantz egingo luke (berez horrela egiten duela ikusi dugu).
Bada airean murgildutako globo batek gorantz egingo du modu berean. Alegia, denok dakigu hutsik dagoen latex globo batek ez duela bere kabuz airean gora egiten. Baina, aurreko paragrafoko adibidearen antzera, airea baino dentsitate txikiagoa duen gas batekin puztuko bagenu (airearekin betetzeak ez du ezertarako balio), gas bolumena handitzen goazen heinean, globoaren dentsitateak behera egingo luke eta hau, airearena baina txikiagoa egiten den unean, honek gorantz egingo luke. Globotik gorputz bat zintzilikatuko bagenu, bere pisua handituko genuke eta ondorioz globoan sartu beharko genukeen gas bolumena handiagoa izan beharko litzateke, ados. Baina bolumen horrek desplazatutako aire bolumenaren pisua (Bultzada) globoarena baina handiagoa izatea lortzen dugunean, honek gorantz egingo du berdin-berdin.Beraz, soilik airea baina arinagoak diren (hau da, dentsitate txikiagoa duten) gasekin betetako globo edo edukiontziek egingo dute gora. Eta zeintzuk dira bada gas horiek? Nagusiki hiru, hidrogenoa, helioa eta aire beroa.
A) HIDROGENOZKO GLOBOAK
XX. mendearen hasieran hidrogenoz betetako globo gidatuek (Zeppelin izenez ezagutuak izan zirenak) arrakasta itzela izan zuten. Globo hauek bidaiariak hegaldi luzeetan zehar garraiatzeko lehenengo makinak izan ziren eta hiru hamarkadetan zehar oso erabiliak izan ziren. Baina hidrogenoak arazo larri bat dauka: sua erraz hartzen duen sustantzia da. Hori dela eta, hidrogenoz betetako Zeppelin hauek istripu larri ugari izan zituzten, Hindenburg-arena oihartzun gehien izan zuena izanik.
Istripu honen ondoren hidrogenoz betetako globoen garapena bertan behera utzi zen eta, harrez gero, hidrogenoa ez da berriro erabili globo gidatuen kasurako. Halere, badirudi azken hamarkada honetan proiektu berriak martxan jarri direla, beti ere helioa erabiliz hidrogenoaren ordez.
B) GLOBO AEROSTATIKOAK
Globo aerostatikoek aire-beroa (aire hotzak baino dentsitate txikiagoa duena) erabiltzen dute gorantz egiteko. Globo aerostatikoen funtzionamenduaren oinarria beste guztien antzekoa da. Ikus azpiko bideoa xehetasun gehiago jasotzeko.
C) HELIOZKO GLOBOAK
Hirugarren gas mota, eta gaur egun gehien erabiltzen dena gorputzak modu librean igotzeko, helioa da. Gas inertea da (erreaktibotasun txikia dauka) eta, baldintza arruntetan, ez du ondorio nabarmenik gizakiongan. Hauxe da Felix Baumgartner-ek Stratos proiektuan erabili zuena eta horixe da guk ere erabiliko duguna gure argazki kamerak igotzeko.
Dagoeneko ikusi dugun bezala, globoetatik zintzilikatu dugun kamera gorantz igotzeko helio globoei aireak eragiten dien bultzada globo+kamera sistemaren pisua baina handiagoa izan beharko da. Beraz, lehenik igo nahi dugun gorputzaren pisua kalkulatuko dugu eta jarraian, globoak izan beharko duten helio gas bolumena kalkulatu beharko dugu.
Egin dezagun adibide. Jo dezagun 80 kg-ko pertsona bat zerurantz bidali nahi dugula horretarako 90 cm-ko diametroa duten helio globoak erabiliz. Arkimedes-en prinztipioan oinarrituta, zenbat helio gas metro kubiko beharko dugun kalkulatuko dugu lehenik eta ondoren, globo kopurua zehaztuko dugu. Ekin diezaiogun lanari.?
Esan bezala, lehenik eta behin, pertsonaren pisua kalkulatu beharko dugu:
Beraz, pertsona gorantz igotzeko (globoen pisua ez dugu aintzat hartuko) aireak globoei eragin beharko dien bultzada 784 N-ekoa baina handiagoa izan beharko da. Bultzada helio gasak desplazatuko duen aire bolumenaren pisuaren berdina izango da. Arkimedes-en printzipioaren arabera:
Globoek pertsona igo dezaten, hauen gaineko bultzada gutxienez pertsonaren pisuaren berdina izan beharko da.
Desplazatutako aire bolumena helio gasaren bolumenaren berdina izango denez:
Kontutan izanik gure globoak esferikoak direla eta bere diametroa 90 cm ingurukoa, bakoitzaren bolumena kalkulatuko dugu eta amaitzeko, bolumen totala lortzeko globo kopurua kalkulatuko dugu:
Helio gas bolumen totala globo baten bolumenarekin zatituz, beharko den globo kopurua lortuko dugu:
Alegia, 80 kg-ko pertsona bat gorantz bidali nahiko bagenu 90 cm-ko diametroa duten 162 HELIOZKO GLOBO BAINO GEHIAGO erabili beharko genituzke.
ZURE TXANDA
Tira ba, ikusi duzue nola kalkulatzen den gorputz baten pisua ezagututa, hau gorantz bidaltzeko beharko den helio gasaren bolumena eta globo kopurua. Zuen kapsulatxoak dagoeneko aurretik pisatuta dituzue. Beraz, balio horietan oinarrituta eta aurreko ereduari jarraituz, aurkitu ezazue zenbat helio gas bolumen beharko duzuen argazki kamera gorantz bidaltzeko. Jarraian bolumen hori zenbat globoen artean banatu beharko duzuen deduzitu beharko duzue.
Hementxe bada ariketa kate honen azken urratsa. Amaitutakoan, ariketa guztiak errepasatu beharko dituzue eta jarraian, ariketa sorta txiki bat banatuko zaizue egin duzuena noraino barneratu duzuen egiaztatzeko. Animo neska-mutilak!!
SENDOTZE ARIKETAK
Orain arte egin dituzuen ariketak modu kooperatiboan burutu dituzue, ARKATZAK ERDIRA izeneko teknikan oinarrituta. Teknikaren oinarriak errespetatu badituzue, erantzunak idatzi aurreko ideia eta kontzeptuak eta ondorengo erantzunak guztiok ondo ulertu dituzuela bermatuta egon beharko litzateke. Orain hori egiaztatzeko unea da.
Sendotze ariketa hauen helburuak ondorengoak dira:
Ikasle bakoitzak, aurretik zehaztutako edukiei lotutako helburuak, noraino barneratu dituen ezagutzea.
Ikasle bakoitzaren diagnostiko pertsonalizatu bat egitea, gero bakoitzari neurri zuzentzaile espezifikoak ezarri ahal izateko
Egoera erreal berrien aurrean, ikasitakoa aplikatzeko bakoitzak duen gaitasuna egiaztatzea.
Egizu klik azpiko irudian eta ireki ezazu ariketen txostena. Gehienera jota bi ordu dituzue galdera guztiak erantzuteko.
Animo eta ekin lanari!