Prozesua - 3. jarduera
Egizu klik katearen gainean dagokion ariketara salto egiteko
Ariketa honetan planteatzen zaizuen galderaren erantzunarekin emateko, gelan saiakuntza sinple bat burutuko duzue. Horretarako beharko duzuen materiala erraz aurkituko duzue:
Golf pilota bat (Xabiri eskatuko diogu, ziur berak pilota mordoa dituela soberan)
Ping-pong pilota bat (etxean izango duzue bat)
Plastikozko ontzi handi bat
Planteatzen zaizuen hipotesia hauxe da:
"Kontutan hartuta bi pilotek ia bolumen berdina dutela (golfeko pilota zertxobait handiagoa da ping-pong pilota baino), biek kanporatuko duten ur bolumena ontzian berdina izanik, biei urak egingo dien bultzada berdina izango da eta ondorioz, biek jokabide bera agertuko dute urperatzen direnean; edo biak urperatzen dira edo biek flotatzen dute."
ZURE TXANDA
Azter dezagun gure hipotesia betetzen ote den edo ez. Horretarako sartu bi pilotak ur-ontzian eta behatu zer gertatzen den. Bakoitzak duen jokabidea ikusi ondoren, erantzun itzazue azpiko galderak: