Prozesua
Egizu klik azpiko esteken gainean jarduera bakoitzaren deskribapen zehatza irakur ahal izateko
A) Aurretik ziurtatu beharrekoa
Atazari erantzuna modu arrakastatsuan eman nahi badiogu, lehenik ziurtatu beharra daukagu ondo menperatzen ditugula argazki eta bideoak lortzeko prozesua baita hauekin azken produktu biak lortzeko edizio teknikak. Ezin gara zuzenean kalera joan eta globoak gorantz bidaltzen hasi. Gauza bera lortuko dugun materialarekin; derrigorrezkoa dugu aurretik erabiliko ditugun edizio teknikak ondo menperatzea.
Bi dira saihestu beharko ditugun arrisku nagusiak:
Diseinu oker baten ondorioz materiala galtzea. Adibide bezala, globoak ihes egitea, kamera globotik askatzea honek gorantz egiten duenean, korapilo eta lokailuak askatzea...
Denbora alferrik galtzea. Adibidez, denborarik gabe geratzea ataza amaitzeko edizio aplikazioak ez genituelako aurretik ondo menperatzen. Proiektuaren amaiera data derrigorrezkoa da betetzea.
Horrela, saio batzuk egingo ditugu, alde batetik, daukagun materiala muntatzen eta globoak gorantz botatzen eta, bestetik, erabiliko dugun softwarea behar bezala kontrolatu arte saltseatzen. Xehetasun guztiak ondo menperatzen ditugula ikusten dugunean, prest egongo gara D eguna eta H ordurako.
B) Heldu da egun handia!
Dagoeneko dena prest daukagu grabazioekin hasteko. Egun berezi honen antolaketa horrela egingo dugu:
A) AZOKA BEREZIAREN GRABAKETA
Bideoak grabatuko dituzuen taldeak 2012ko abenduaren 26ko Gabonetako azokaren grabazioa egingo duzue.
Goizeko bederatzietan geratuko gara guztiok Villa Eugenia ondoko Arana kaleko etxeen azpian.
Globoak bertan puztuko ditugu eta sokatik ondo helduta, talde bakoitza aurretik zehaztutako bere kokagunera joango da.
Bertan kamera globoari lotu eta, dena baldintza egokitan dagoela egiaztatu ondoren, globoak aurretik zehaztutako altueraraino igoko dituzue kamera grabatzen dagoela ziurtatu ondoren.
Poliki poliki zaudeten kokapenetik desplazatzen joango zarete, kale desberdinetan dagoen giroa bideoan jasotzen joateko. Kontuz ibili kalean topa ditzakezuen oztopoekin!
Globoetara lotuta joango diren kameraz gain, beste kamera digital estatiko batzuk herriko txoko estrategikoetan ipiniko ditugu, globoetatik lortutako ikuspegia osatzearren.
Amaitutakoan, globoak bildu, kamerak jaso eta material guztia berriro bilduko dugu abiatu garen leku berdinean.
Kameran grabatutako bideo zatiak bideoa editatuko dugun ordenagailura eramango ditugu.
B) ORDIZIAKO ORTOFOTOA
Argazkiak ateratzeko D eguna oporren aurretik erabaki beharko dugu, horretarako egunik aproposena (eguzkitsua, haize eta euririk gabekoa) zein izan daitekeen baloratuz.
Zehaztutako egunean, goizeko bederatzietan elkartuko gara guztiok Villa Eugenia ondoko Arana kaleko etxeen azpian.
Lau globoak bertan puztuko ditugu eta sokatik ondo helduta, talde bakoitza aurretik zehaztutako bere kokagunera joango da.
Bertan kamera globoari lotu eta, dena baldintza egokitan dagoela egiaztatu ondoren, globoak aurretik zehaztutako altueraraino igoko dituzue kamera grabatzen dagoela ziurtatu ondoren.
Poliki poliki zaudeten kokapenetik desplazatzen joango zarete, kale desberdinetan dagoen giroa bideoan jasotzen joateko. Kontuz ibili kalean topa ditzakezuen oztopoekin!
Amaitutakoan, globoa bildu beharko duzue. Kontu askorekin bildu. Bikote batek haritik poliki poliki tiratuko du besteek karretean ondo biltzen ari diren bitartean. Saihestu korapiloak eta haria katramilatzea.
Material guztia jasoko dugu abiatu garen leku berean.
Talde bakoitzak jasotako argazkiak, edizio ordenagailuan jasoko ditu gero MapKnitter-ekin azken irudia lortzeko.
Bi egunetan, arduradunak izendatuko ditugu burututako prozesu guztia bideoan jasotzen joateko.