Prozesua - 3. jarduera
Egizu klik katearen gainean dagokion ariketara salto egiteko
B ARIKETA Itxurazko pisua berdina al da ingurune guztietan?
Bigarren ariketa honetan zuen parte-hartzea beharrezkoa da. Izan ere, aurrera jarraitu aurretik azpiko simulazio interaktiboarekin praktikatu beharko duzue. Bertan, gorputz bat uretan eta oliotan murgiltzerakoan bere gainean agertzen den bultzadaren kalkulua simulatzen da. Eman behar dituzuen uratsak katalanez azaltzen dira. Lasai, ez izutu!! Oso erraza da urrats bakoitzean egin behar dena ulertzea:
Paragrafo hau irakurtzen ari bazara, goiko simulazioan urrats guztiekin amaitu duzula esan nahi du. Hala bada, jabetuko zinen gorputz batek nabaritzen duen goranzko bultzada desberdina dela hau fluido desberdinetan murgiltzen bada. Beraz, bada fluidoen barneko ezaugarri fisiko bat eragin zuzena duena bultzadaren balioan. Simulazioan agertzen diren bi likidoek dentsitate desberdinak dituzte, alegia, likido bolumen berdina hartuta hauen masak desberdinak dira: dentsitate handiena duenak bolumen berdin baterako duen pisua bestearena baino handiagoa da. Alegia, aurreko adibidearen arabera, ur litro batek olio litro batek baino gehiago pisatzen du.
Iturria: Â Edu365.cat - Pes aparent
ZURE TXANDA
Goiko praktikaren ondorioz, badirudi gorputz jakin bat, dentsitate desberdineko fluidoetan murgiltzen denean, honek jasaten duen bultzada desberdina dela (simulazio interaktiboan balio horiek kalkulatu egin dituzue gainera). Azpiko taulan material desberdinen dentsitateak jasotzen dira. Erabil ezazue taula honetako datuak azpian planteatzen zaizkizuen galderak erantzuteko.
Tira, heldu diezaiegu bada hurrengo galderei: