Prozesua
Egizu klik azpiko esteken gainean jarduera bakoitzaren deskribapen zehatza irakur ahal izateko
Zehaztu zaizuen erronka berri honetan lau dira menperatu beharko dituzuen teknika bereziak; hiru software mota desberdinak erabiltzeko modu bereziekin lotuta daude eta azkena, argazkiak ateratzeko teknika bitxi batekin. Konkretuki hauek dira lauak:
BALLOON MAPPING: heliozko globo bati lotuta argazki kamera digital batetik lur-gainazaleko ortofotoak edo bideoak lortzeko teknikari deitzen zaio. Argazki edo bideo hauek, kasu gehienetan, kamera modu automatikoan konfiguratuz lortzen dira.
LUZERA ETA ZALEREN KALKULUA GMAPS-EKIN: mapak aztertzen ditugunean, erabiltzen dugun bistaren zoom-aren arabera, hauen eskala aldatzen joaten doa. Bista jakin batean gaudenean, Google Maps-en leihoaren azpialdean eta ezkerrean, uneko bistaren eskala agertzen da. Printzipioz datu horrekin gai izango ginateke maparen gainean zehaztutako distantzia (edo eremu) baten neurria gutxi gorabehera ezagutzeko. Gure kasuan, Google-en mapak erabiliz, neurri hauek modu zehatz eta azkarrean kalkulatzen dituzten aplikazioak erabiliko ditugu.
MAPKNITTER: globoekin ateratako argazki bildumarekin, Ordiziako irudi osoa lortzeko beharrezkoa da hauekin "collage" bat sortzea; alegia, argazki txiki guzti hauek modu egokian konbinatuz, aukeratuko dugun Ordiziako eremu jakin bateko irudi handi bat lortuko dugu. Horixe da, hain zuzen ere, MapKnitter-ek egiten duena.
TILT SHIFT: horrelaxe deitzen zaio argazki edo bideoak digitalki ukitzeko teknika berezi bati. Teknika berezi honekin argazki eta bideo digitaletan halako desfokuratze berezi bat sortzen da, emaitzari maketa edo "jostailu" efektu original bat eskainiz. Efektua bereziki interesgarria izaten da altuera handietatik ateratako irudi edo bideoetan erabiltzeko.
Gehienontzat pentsatzen dut goiko teknika horiek guztiak nahiko arrotzak izango direla. Horregatik, lanean hasi aurretik ezinbestekoa da hauetako bakoitzaren inguruko informazioa kontsultatzea, bakoitza zertan datzan ondo ezagutzeko. Teknikaren oinarriak ondo ulertzea bezain garrantzitsua izango da hauekin praktikatzea, azken egunean topatuko ditugun aldagai berdinekin saiakera desberdinak eginez.
Oraingo honetan kontsultatu beharreko informazio iturriak azpiko zerrendetan aurkituko dituzue. Oinarrizko informazio horretaz gain, lagungarriak (ez du balio edozein informazio; zuentzat ulergarria izan behar du eta eduki esanguratsua jaso behar du) diren beste iturri batzuk aurkitzen badituzue, gorde itzazue gero taldekideei aurkeztu ahal izateko.
Aurrera jarraitu aurretik ohar bat.
Normalean informazioa kontsultatzeko prestatutako jarduera mota hauei ez diezue behar heineko garrantzirik ematen. Baina esperientziak dio aurre-ezagutzarik gabeko proiektu gehienek porrot egiten dutela gehienetan. Gauza bat garbi izan behar duzue: materiala eta denbora mugatua duzue proiektu honetan. Ez dago gaizki planifikatu eta garatutako proiektuak behin eta berriro errepikatzen ibiltzeko aukerarik. Beraz, hartu ezazue denbora azpiko iturriak ondo irakurri, ulertu eta zuen artean eztabaidatzeko, horixe izango baita arrakastarako DERRIGORREZKO baldintza!
Balloon & Kite Mapping: teknika hau zertan datzan ulertzeko hemen daukazue behar duzuen guztia. Informazio guztia ingelesez dago.
Guía ilustrada para armar un globo ciudadano: erdaraz dagoen poster honek kamera plastikozko kapsularekin nola lotu azaltzen du.
Mapping Guide (PDF): oso dokumentu argigarria. Modu laburrean azaldutako lau ataletan globoak botatzeko aintzat hartu behar diren xehetasun guztiak azaltzen ditu.
Mapping with balloons and kites guide (PDF): aurrekoen osagarria den beste gida interesgarri bat.
How To Balloonn Map Your Neighborhood, Google Maps Style: step by step tutoriala, aurreko PDFan datozen urratsak modu sakonagoan azalduta.
Launching a Grassroots Mapping Aerial Photography Rig: kamera/botila sistema nola muntatu eta, ondoren, globoari nola lotu azaltzen duen YouTubeko bideoa.
Balloon Mapping Workshop in Guimaraes: Portugalen egindako workshop baterako prestatutako aurkezpena. 20. orritik aurrerakoak dira interesgarrienak, batez ere, Canon argazki kamera bat nola konfiguratu daitekeen ulertzeko.
How high will I need to fly?: web orri honen erdira heldu baino lehen daukazue galdera honen erantzuna aurkitzeko modua. Oso modu sinplean kalkulatzen da zuen argazki kameraren altuera eta grabatzen duen irudiaren azaleraren arteko erlazioa. Garrantzitsua da ratio hori ondo kalkulatzea, horren arabera erabakiko duzue eta ea noraino igo behar duzuen globoa.
Area Calculator: Google Maps-en gainean marraztutako edozein poligono baten azalera automatikoki kalkulatzeko baliabidea. Oso erraza erabiltzeko.
Google Planimeter: aurrekoa baino sinpleagoa oraindik.
GMap Pedometer: mapa baten gainean zehaztutako bi, hiru, lau... punturen arteko distantzia zuzenean neurtzen duen aplikazioa.
Como medir distancias usando Google Maps: aurreko web aplikazioa nola erabil daitekeen azaltzen duen webgunea. Egia esan erabilerak ez ditu esplikazio gehiegirik behar.
MapKnitter: bildutako argazki guztiekin "collage" bat sortzeko, argazkiak modu egokian elkartu behar dira. Lan hori mahaigaineko aplikazio konplexu askorekin egin daiteke edo bestela, MapKnitter erabil dezakegu. Aplikazio hau edozein nabigatzailean erabil daiteke.
#Intro: Creating a map from a set of aerial fotos: ez dago sarean MapKnitter-i buruzko informazio gehiegirik. Trebatzen joateko hoberena aplikazioarekin saltseatzea litzateke. Halere, gune honetan irudiak elkartzeko prozesua nolakoa den azaltzen da.
Help learning to use MapKnitter: zalantzak izanez gero MapKnitter erabiltzerakoan orri honetan publiclaboratory.org-eko arduradunekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eskaintzen da. Bildutako argazkiak eskaini eta beraiek laguntzen digute MapKnitter erabiltzen.
Photoshop Photomerge: MapKnitter-ekin moldatzen ez bazarete Photoshopen funtzio hau erabil dezakezue argazkiak elkarren artean "itsasteko". Ematen zaizuen gidan prozesua nola burutzen den modu sinplean aurkezten zaizue.
ShrinkRay X: bideoa editatzeko erabiliko dugun aplikazioa Final Cut Pro X izango da. Tilt Shift efektua lortzeko erabil dezakegun pluginetako bat hauxe izan daiteke. Pluginaren instalazioa, erabilera eta hainbat efektu sortzeko tutorialak ere kontsulta ditzakezue.
Tilt Shift Effect for FCPX: aurrekoaren oso antzekoa den dohaineko plugina. Bideoan bertan esplikatzen da nola erabili plugina.