Harri

Programaren balorazioa 2014/5/20

Fitxa guztietan zerbait berezia sentitu dut, tutorea izan naizenean, irakasle bat bezala sentitu naiz. Tutoratua naizenean, ez da egun guztiak bezala, irakasle berria izango banu bezalakoa da. Programa honekin gehiago egon nahi dut. Programarekin asko ikasi ahal duzu. Nahiz eta paperean izan, edo ordenagailuan izan, beti-beti oso ongi pasatzen dut eta oso ongi pasatu dut.

2014/2/7

Lucarekin tokatu zait, ez nuen espero berarekin tokatzea. Ni, irakaslea banintz bezala sentitu naiz, gauza asko dakidala bezala sentitu naiz. Irakasleek dakiten guztia, nik jakingo banu bezala da.

2014/2/14

Tutorea izatea ez da hain txarra. Lucarekin egotea oso-oso ona da. Lucak oso ongi azaltzen ditu gauzak, beste pertsonek ongi ulertzeko. Tutorea izatea, tutoratua izatea baino errazagoa da, (nire ustez). Ez duzu lana egin behar, etxean (edo gelan) egin duzulako. Bakarrik zuzendu eta pistak esan behar dituzu zure tutoratuak egin duen akatsa zuzentzeko.

2014/2/19

Tutoratua berriro izan naiz, zure tutorea adin berekoa izatea beste irakasle bat izango balitz bezalakoa da. Lucarekin (elkarrekin egoteko, mahaiaz aldatu behar dut), baina nire lagunik hoberenarekin egoteko eta ikasteko, ez zait inporta mahaiaz aldatzea edo aulkia gelako beste puntara mugitzea. (Luca nitaz hurbil dago)

Nire ustez, bikoteka ikastea banaka ikastea, baino erraxagoa da.