IRAGARKI-TAULA

4. mailan edo batxillergoan bazaude, amodiozko gutunen lehiaketan parte hartu.

2017an argitaraturik:

AISIALDIA

OHARRA: martxoan, 13tik aurrera programazioa bertan behera geratu da.

OLERKIA

Eta jendea etxean geratu zen.

Eta irakurtzen zuen eta ondokoari

adi egoten zen.

Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.

Eta artea sortu zuen, eta jostetan

aritu.

Eta izateko modu berriak ikasi,

eta gelditu egin zen.


Eta sakonago entzun zuen...

Baten bat gogoetan aritzen zen,

Beste batzuk otoitzean.

Beste bat dantzan...

Batzuek beren itzalarekin egin zuten

topo.

Eta beste modu batean hasi ziren

pentsatzen.


Eta jendea sendatu egin zen.

Eta ezjakintasunean, arriskuan

eta zentzurik gabe eta bihotzik gabe

bizi zirenak falta zirela,

lurra ere hasi zen bere onera etortzen.


Eta arriskua bukatu

eta pertsonak berriz elkartu zirenean,

negar egin zuten hildakoengatik,

eta erabaki berriak hartu zituzten.

Eta etorkizun berriak amestu.

Eta bizimodu berriak sortu.

Eta lurra erabat sendatu.

Haiek sendatu ziren bezalaxe.


(Idazlea: Kitty O Meara) (Itzultzailea: Fernando Rey)


IGOR ARZUAGA

NON: Kafe Antzokia Bilbao

DATA: 2020ko martxoaren 5a

ORDUA: 20:30

Dohainik

Kontzertua

IPARRAGIRRE, BIHOTZEKO JOSE MARI

Asteazkena, 2020ko martxoaren 11a, 19:30

Teatro Arriaga Antzokia Bilbao

LORALDIA FESTIBALA

11 euro

BilbaoPoesia 2020ren barruan.

Otsailaren 14an, larunbatean, Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak kontzertua emango dute, lehena Euskadin, Geltokiak Izarretara disko-liburuan oinarritua. Diskoa, 80ko eta 90eko hamarkadetako hamabost euskal kanturen bilduma da, eta Muguruzaren "geografia afektiboa" errepasatzen dute euskal artista horien bidez. Besteak beste, disk0ak Mikel Laboa, Oskorri eta Xabier Leteren abestiak biltzen ditu. Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude, bost euroren truke.


Loraldia 2020 eta BilbaoPoesia 2020ren barruan.

Miren Agur Meabe

Amorante eta Aitor Gametxo

Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean

(poesia + musika + ikus-entzunezkoak) 60 min

Miren Agur Meabek poema berriak plazaratuko ditu. Zain geunden poemazaleok, hamar urte igaro baitira uzta berria jasotzeko. 2000. urtean Azalaren Kodea poema liburuak ikusi zuen argia; 2010ean, berriz, Bitsa eskuetan lanak; 2020an, beste urrats bat.

Egilearen ohiko gaiak azalduko zaizkigu: oroitzapenen gaurkotzea, nortasunaren berrespena, indarkeriazko ekintzekiko ardura edota hitz poetikoaren balioa eta eginkizuna. Asmo horretan, besteak beste, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea, Wendy, Mahatsaren Andre Maria edota Brontë ahizpak. Guztion artean, katalogo bat osatzen dute bakardadeari eta norberaren ahalduntzeari buruzko gogoeta egiteko.

Ikuskizun poetiko honen soinu bandari dagokionez, Amorante gonbidatu du. Ezohiko soinuen bila dabilena. Hori gutxi balitz, Aitor Gametxoren ikus-entzunezko sormenak ilustratuko du giroa. Eneritz Artetxe teatrogileak ikuskizuna harilkatzeko ardura hartu du. Hiru sortzaile handi Miren Agur Meaberen poesia indartsu bezain hunkiberari oihartzun egiteko.

LEKUA: Bidebarrieta Kulturgunea WEB: Bidebarrieta Kulturgunea

"MAIDER ZABALEGI" · Musika Gertu

BASAURIN, SOCIAL ANTZOKIAN

Data: 2020ko martxoaren 18(a)

Ordua: 20:30

Hizkuntza: Elebidun

Salneurria: 6 € (Socialen Lagunak: doan)

Ikuskizun mota: Kontzertua

Publikoa: Denontzat

Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik 2017ko udaberrian aurkeztu zuen bakarkako estraineko lana: “Zuei”, eta bi urte beranduago “Bidean”. Oraingo honetan formatu akustikoan aurkeztuko du Social Antzokian Urbil Artola eta Gorka Urrarekin batera. Sokazko hainbat musika-tresna akustiko aurkeztuko dizkigute: gitarra akustikoa, dobroa, wissenborn-a, perkusio txikiak… Eta horiek guztiak, Maider Zabalegiren ahotsak lagunduta.

SOCIAL ANTZOKIAN, BASAURIN:

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ: ARRIAGA ANTZOKIAN

LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ – ESPAZIO FOYERA

Igor Estankonaren sormen-espazioa poesia idatzian aurkitzen da. Borja Estankonarena, berriz, abestien konposizioan. Bakoitzak bere ibilbidea du.

Poesiaren eta musikaren arteko kimikak batzen dituenean, “Estankonatarrak” dira. Errezitaldi poetikoa proposatuko dute abestiekin nahastua edo errezitatzeak dituen kontzertu akustikoa. Bi eratara ikus daiteke. Igorrek poemak errezitatzen ditu. Borjak abestiak abesten ditu. Noizean behin, Borjak Igorri laguntzen dio soinu-zatiekin; beste batzuetan, Borja berak Igorren letrak abesten ditu. Eta oraingoan Ilargi Agirre batu zaie.

2020ko apirilaren 20a

SAIOAK

19:30