DBH3

IKASTURTEA: 2019-2020

A- AURTEN LANDUKO DIREN EDUKIEN LABURPENA

1. EBALUAZIOA

-Irakurriaren ulermena: gizarte gai jakin batzuei buruzkoak: irakurketa, ulermena, iritziaren sorrera, ikuspegi kritikoa lantzeko. Lexikoa landuko da.

-Ahozkoak: Power Pointen bitartez nork bere familiaz hitz egin ez ezik, gustuak eta zaletasunak ere adieraziko dituzte.

-Lan idatziak: narrazioen laburpenak. Iragarkiak.

-Entzumenaren ulermena: irratiko eta beste alorreko gaiei buruzko galdetegiak, zuzenak eta aukera askotakoak

-Literatura: Lore jokoak, bertsolaritza: Bilintx, Egaña, Sarako eskola

-Gramatika: adjektiboa, deklinabidea. Aditzaren moldeak, aditz laguntzailea: indikatiboa

-Euskaltzaindiaren arauei begirada:

-Kultura: Euskaltzaindiaren historia

-Irakur liburua: “Xivaren malkoak”, César Mallorquí

2. EBALUAZIOA

-Irakurriaren ulermena: gizarte gai jakin batzuei buruzkoak: irakurketa, ulermena, iritziaren sorrera, ikuspegi kritikoa lantzeko. Lexikoa landuko da.

-Ahozkoak: Power Pointen bidez edo testuen bidezko ahozkoak.

-Lan idatziak: Narrazioak idazten hasi helburuak eta edukiak eta gaiak kontuan izanik. Abestietako narrazioak.

-Entzumenaren ulermena: irratiko eta beste alorreko gaiei buruzko galdetegiak, zuzenak eta aukera askotakoak

-Literatura: Bizenta Mogel, Txomin Agirre. Narrazio labur modernoa eta Mikel Zarate.

-Gramatika

-Aditzak: Ahalera (Nor) (Nor-nori) (Nor-Nork) (Nor-nori- nork)

-Perpausen osagaien ordena, perpaus osagaiaren izen lagunak. Konparazio eta moduzko perpausak.

-Euskaltzaindiaren arauei begirada.

-Kultura

-Irakur liburua: “Amodioaren gazi-gozoak” Aitor Arana, Ibaizabal

3.EBALUAZIOA

-Irakurriaren ulermena: gizarte gai jakin batzuei buruzkoak: irakurketa, ulermena, iritziaren sorrera, ikuspegi kritikoa lantzeko. Lexikoa landuko da.

-Ahozkoak: power pointen bitartez nork bere familiaz hitz egin ez ezik, gustuak eta zaletasunak ere adieraziko dituzte.

-Lan idatziak: Iritzi testuak, albisteak eta deskribapen testuak sortzen.

- Entzumenaren ulermena: irratiko eta beste alorreko gaiei buruzko galdetegiak, zuzenak eta aukera askotakoak.

-Literatura:generoen arteko nahasketa;narrazioetako denbora; garai desberdinak.

-Gramatika: subjuntiboa

Helburuzko eta ondoriozko perpausak eta lokailuak

-Euskaltzaindiaren arauei begirada.

-Literatura-Bandak: Pott eta Lubaki.

-Irakur liburua: “Azken urtea lizeoan” Joxe Mari Iturralde, Ibaizabal

B- KALIFIKAZIORAKO TRESNAK ETA IRIZPIDEAK

1- Ebaluazio bakoitzean azterketa idatziek (gramatika eta literaturari buruzkoak)nota osoaren %65 egingo dute. Derrigorrean irakurri behar dituzte eskatutako liburuak gainditu ahal izateko.

  • Irakurmena %10
  • Entzumena %10
  • Gramatika - Hiztegia (%15- %5)
  • Lite - Irakur liburua ( %10- %15)

2- Ebaluazio bakoitzean ahozko froga bat egingo da, nota osoaren %15 izango dena.

3.- Etxerako bidalitako gai jakin batzuei buruzko lan idatziak notaren %10 emango dute.

4- Ebaluazio bakoitzean klaseko jarrera, arloa eta euskararekiko interesa behatuko zaie, nota osoaren %10 izango dena. Talde ebaluazioa eta autoebaluazioaren bitartez ebaluatuko da.

.---------------------------------------------------------------

OHARRA: Ebaluagarriak diren atal guztietan gutxieneko nota bat (2’5) lortzea beharrezkoa da ikasgaia gainditu ahal izateko.

OHARRA: Akats ortografikoek (0,1) zein gramatikalek (0,2) edozein azterketa edo iruzkin bateko notan eragina izango dute.

C- IKASGAIA BERRESKURATZEKO PROZEDURA

1- Ebaluazio jarraitua izango da, hau da, ebaluazio bat gainditzen denean, aurrekoa, gainditu gabe balego, gaindituta geratzen da. Hala ere, Literatura arloa, aurreko ebaluazioan gainditu gabekoa, derrigorrean azterketa baten bitartez gainditu beharko du; irakurri ezean jarrerako atalean eragina izango du.

2- Azken ebaluazioan ikasgaia gainditzen ez bada, ekaineko ez-ohiko frogan azterketa idatzia egin behar izateaz gain, irakurritako liburu baten lana edo azterketa ere egin beharko ditu.

3- Ikasgaia aurreko ikasturtetik gainditu gabe baldin badago (ikasgai pendientea deitzen dena), Euskara mintegiak ezarritako prozedurari jarraitu beharko dio: urtean zehar bi azterketa egiteko aukera, bata urtarrilean eta bestea apirila aldera. Era berean, lehenengo ebaluazioa gaindituz gero, arloa gainditutzat emango zaio, ebaluazio jarraitua izateagatik. Ekaineko ezohiko azterketetan ere izango dute gaingabeen arterketa ereduak betetzeko aukera.

Aurreko informazioa Euskara Departamentuko Programazio Laburtuetatik atera dugu. Programazio hauek Urteko Planean txertatzen dira. Bertan, lortu nahi diren helburuak (konpetentzietan oinarriturik), edukien denboralizazioa eta ebaluazio-irizpideak jasotzen dira.