DBH4

IKASTURTEA: 2019-2020

A- AURTEN LANDUKO DIREN EDUKIEN LABURPENA

1. EBALUAZIOA

-IRAKURRIAREN ULERMENA: testu ezberdinen bitarteko ulermena, lexikoaren garapena. Testuetako gaia eta laburpena landu ahoz zein idatziz.

-IDAZLANAK: Hainbat gairi buruzko idazkiak: zuzentasuna, koherentzia eta kohesioa kontuan hartuko dira. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, hainbat informazio erabiliz

-AHOZKOA: Edozein gai baten inguruan power pointak edo aurkezpenak egin. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, informazioa erabiliz

-ENTZUMENAK LANDU, liburuan agertutakoak, galdera zehatzen bidez zein aukera askotako galdetegien bidez, edota laburpenak eginez.

-LITERATURA: euskararen lehen aipamen idatziak, Erdi Aroa: Erdi Aroko eresiak; Etxepare, Lazarraga

-IRAKUR LIBURUAK: aukeratu ondorengoen artean bat: Poesiaren hastapenak (zehazteke)

-GRAMATIKA: Ahalera, Adjektiboa, adberbioa, galdegaia, izen motak, osagarri zuzena eta zehar-osagarria, juntadura, izenordain zehaztugabeak, aditz-izena, perpaus osagarriak et moduzkoak.

-EUSKALTZAINDIAKO ARAUAK eta gomendioak: zuzentzaile ortografikoa,

-KULTURA ETA USADIOAK

2. EBALUAZIOA

-IRAKURRIAREN ULERMENA: testu ezberdinen bitarteko ulermena, lexikoaren garapena. Testuetako gaia eta laburpena landu ahoz zein idatziz.

-IDAZLANAK:Hainbat gairi buruzko idazkiak: zuzentasuna, koherentzia eta kohesioa kontuan hartuko dira. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, informazio desberdinak erabiliz. Gutunak

-AHOZKOA:Edozein gai baten inguruan power pointak edo aurkezpenak egin. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, informazio desberdinak erabiliz

-ENTZUMENAK LANDU, liburuan agertutakoak, galdera zehatzen bidez zein aukera askotako galdetegien bidez, edota laburpenak eginez .

-LITERATURA :barrokoa: Axular, Sarako eskola ilustrazioa: Azkoitiako zaldunak eta Pedro Ignazio Barrutia

-IRAKUR LIBURUAK: aukeratu ondorengoen artean bat: Poesiaren hastapenak (zehazteke)

-GRAMATIKA: Baldintza,Izenordain bihurkariak, determinatzaileak, aditz jokatuak, SINTAXIA: erlatiboak, denborazkoak, kausazkoak eta ondorio perpausak Aditz trinkoak, aditzaren aspektua,indikatiboa.

-EUSKALTZAINDIAKO ARAUAK eta gomendioak: ortografia

-KULTURA ETA USADIOAK

3.EBALUAZIOA

-IRAKURRIAREN ULERMENA: testu ezberdinen bitarteko ulermena, lexikoaren garapena. Testuetako gaia eta laburpena landu ahoz zein idatziz.

-IDAZLANAK: Hainbat gairi buruzko idazkiak: zuzentasuna, koherentzia eta kohesioa kontuan hartuko dira. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, informazio desberdinak erabiliz

-AHOZKOA: Edozein gai baten inguruko aurkezpenak edo egin. Iritzia garatzen eta lantzen hasi, hainbat informazio erabiliz

-ENTZUMENAK LANDU, liburuan agertutakoak, galdera zehatzen bidez zein aukera askotako galdetegien bidez, edota laburpenak eginez.

-LITERATURA :Erromantizismoa: Agosti Xao, Mogel, Elizanburu

-IRAKUR LIBURUAK: Aukeran: liburu luzea edo narrazio laburrak

-GRAMATIKA: Subjuntiboa, Deklinabidea; ADITZA.Baldintza, subjuntiboa, ahalera, agintera. SINTAXIA:Konparaziozkoak denborazko, helburuzkoak kausazkoak eta ondoriozko perpausak. postposizioak eta lokailuak.

-EUSKALTZAINDIAKO ARAUAK eta gomendioak:

-KULTURA ETA USADIOAK

B- KALIFIKAZIORAKO TRESNAK ETA IRIZPIDEAK

1- Ebaluazio bakoitzean azterketa idatziek (gramatika eta literaturari buruzkoak)nota osoaren %65 egingo dute. Derrigorrean irakurri behar dituzte eskatutako liburuak gainditu ahal izateko ebaluazioa.

  • Irakurmena %10
  • Entzumena %10
  • Idazlana %10
  • Irakur liburua %15
  • Gramatika - Hiztegia (%20)
  • Literatura ( %10)

2- Ebaluazio bakoitzean ahozkotasuna ebaluatuko da, egunerokotasunaren zein ahozko frogen bidez (%15).

3- Ebaluazio bakoitzean klaseko jarrera, arloa eta euskararekiko interesa behatuko zaie, nota osoaren %10 izango dena.

.---------------------------------------------------------

OHARRAK:

-Ikasgaia gainditzeko baldintzetariko bat atal guztietan 2,5 puntutik gora ateratzea da.

-Akats ortografikoek zein gramatikalek notan eragina izango dute

C- IKASGAIA BERRESKURATZEKO PROZEDURA

1- Ebaluazio jarraia izango da, hau da, ebaluazio bat gainditzen denean, aurrekoa, gainditu gabe balego, gaindituta geratzen da. Hala ere, Literatura arloan (irakur liburuak), aurreko ebaluazioan gainditu gabekoa derrigorrean azterketa baten bitartez gainditu beharko du; irakurri ezean, jarrera atalean eragina izango du.

2- Azken ebaluazioan ikasgaia gainditzen ez bada,ekaineko ez-ohiko frogan azterketa idatzia egin beharko du.

3- Ikasgaia aurreko ikasturtetik gainditu gabe baldin badago (ikasgai pendientea deitzen dena), Euskara mintegiak ezarritako prozedurari jarraitu beharko dio: urtean zehar bi azterketa egiteko aukera, bata urtarrilean eta bestea apirila aldera. Era berean, lehenengo ebaluazioa gaindituz gero, arloa gainditutzat emango zaio, ebaluazio jarraitua izateagatik.

Aurreko informazioa Euskara Departamentuko Programazio Laburtuetatik atera dugu. Programazio hauek Urteko Planean txertatzen dira. Bertan, lortu nahi diren helburuak (konpetentzietan oinarriturik), edukien denboralizazioa eta ebaluazio-irizpideak jasotzen dira.