IRAKUR LIBURUAK

1. ebaluazioa

2. ebaluazioa

3. ebaluazioa

Jarak 13 urte ditu eta emakume bihurtzen hasia da. Horrek egoera berriak bizitzeraeramango du: gurasoekin haserreak, errebeldia, pozak eta tristurak..Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko da bere unibertsoa: estreinako musua.

Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.

Abandonaturiko dorretxe misteriotsu bat, burutik egindako marinel zahar eta kondairazalea, San Joan suaren magia, mamu uluak… Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute. Paulo VI auzoko lagun-taldean herriko San Joan surik handiena egin nahi dute. Ez dira guztiz ondo ari, ordea, albokoena handiagoa baita. Zer egin dezakete irabazteko? Horretan dihardutela, eta gutxi balitz bezala, Intzak lagun berri bat ekartzen du auzora: Aiora. Andoni liluratuta gelditzen da etorri berriarekin eta begiratu besterik ezin dio egin. Aioraren begiradan misterioren bat ezkutatzen dela susmatzen du. Ederki ziurtatzeko aukera izango du abenturak aurrera egin ahala .

Bitartean, San Joan Surako erregai bila ibiliko dira. Zergatik ez sartu abandonatutako dorretxe zaharrean? Zergatik ez hartu hango altzariak-eta? Dorretxera hurbiltzean, ordea, zaratak entzungo dituzte. Zarata arraroak. Arnasots beldurgarriak. Pixkanaka, gainera, abandonaturiko dorretxearen inguruko zenbait istorio ezagutuko dituzte… Istorio ilunak. Ez ote zen, ba, mamuren bat egongo horma haien artean, ezta? Nolanahi ere, lagun-taldeak sartzea erabakiko du… Beldurrak blai amaituko dute. Eta baita beraien bizitzako abentura bizitzen ere.