LITERATURA

IKASTURTEA: 2019-2020

A- AURTEN LANDUKO DIREN EDUKIEN LABURPENA

1. EBALUAZIOA

1.1.Antzinarotik Aro Modernora:

  • Mitologia, erlijioa eta literatura
  • Literatura biblikoa, grekoa eta latindarra
  • Ekialdeko antzinako literatura
  • Errenazimentua eta Antzinaro klasikoa: munduaren ikuspegi aldaketa
  • Maitasunaren lirika: trobadoreak eta Dolce Stil Novo
  • Barrokoa eta Europako antzerki klasikoa eta antzerki Isabeldarra: Shakespeare
  • Erromantizismoa: Europako narraziogintza XVIII. mendearen hasiera

1.2.Irakur liburuak: Hamlet

Ikasle bakoitzak liburu honi buruzko iruzkin idatzia (azterketa) eta ahozkoa egin beharko du. Hamleten bakarrizketaren moldaketa antzeztua.

1.3.Ahozko jarduera: Ebaluazio honetako gai jakin baten edo autore jakin baten inguruko ahozko aurkezpena

4. Idatzizko jarduera: hainbat idazleren obretako atalen iruzkin edo azterketa idatzia

2. EBALUAZIOA

2.1.XVIII. mendetik XX. mendera arte:

- Erromantizismoa: poesia

- Narraziogintza: erromantizismotik errealismora

- XIX. Mendeko Europako nobelagileak

- Ameriketako literatura: ipuingintza

-Modernitate poetikoa: Baudelairerengandik Sinbolismora

- Europako antzerki modernoa

2.2.Irakur liburuak: eta Kafkaren Metamorfosia

2.3. Ahozko jarduera: : Ebaluazio honetako gai jakin baten edo autore jakin baten inguruko ahozko aurkezpena

2.4.Idatzizko jarduera: hainbat idazleren obretako atalen iruzkin idatzia

3. EBALUAZIOA

3.1. Aro Modernoa (XX- gaur egun)

- XIX. Mende bukaerako dekadentzia: filosofia, zientzia eta tekniken berrikuntza

- Nobelagintza modernoa Europan

- Surrealismoa

- Amerika eta Hego Ameriketako literatura: Belaunaldi Galdua

- Komunikabideen eta teknologia berrien eragina literatura

3.2.Irakur liburuak: “Printze txikia” eta

Edgar Allan Poeren narrazioak (8 narrazio)

3.3. Ahozko jarduera: gai jakin baten inguruko ahozko aurkezpena

3.4.Idatzizko jarduera: hainbat idazleren obretako atalen iruzkin idatzia

B- KALIFIKAZIORAKO TRESNAK ETA IRIZPIDEAK

1- Ebaluazio bakoitzean azterketa idatziek, bai gai teorikoak bai autoreei buruzkoak, nota osoaren %70 egingo dute.

2- Ebaluazio bakoitzeko ahozko frogak (taldeka zein bakarka) nota osoaren %15 izango dira.

3.- Etxerako bidalitako gai jakin batzuei buruzko lan idatziak notaren %10 izango dira

4- Ebaluazio bakoitzean klaseko jarrera, arloa eta euskararekiko interesa begiratuko zaie, nota osoaren %5 izango dena.

C- IKASGAIA BERRESKURATZEKO PROZEDURA

1- Ebaluazioz ebaluazio gainditu behar da ikasgaia. Programatutako gaiak gainditu gabe baleude, berreskurapenen bidez gaindituko dira. Hala gertatu ezean, maiatzean (ohiko deialdian) edo ekainean ( ez ohiko deialdian) berreskuratu beharko dira..Era berean idatziz entregatu behar diren lanak (autoreen obretako iruzkin pertsonalak), garaiz eta egoki ez badaude, irakasleak jarritako epearen barruan berreskuratu ahal izango ditu ikasleak. Bestetik, jakin EBALUAZIOKO HIRU SAIOTAKO EZ-ETORTZE JUSTIFIKATUGABEAK pilatuz gero, azterketa egiteko eskubidea gal dezakeela ikasleak.

2- Azken ebaluazioan ikasgaia gainditzen ez bada, ekaineko ezohiko frogan azterketa idatzia gainditu beharko du ikasleak

3- Berebiziko garrantzia izango dute ikasleek egindako lanak eta ahozko aurkezpenak: lanketa prozesua, informazioaren egokiera...

Aurreko informazioa euskara Departamentuko Programazio Laburtuetatik atera dugu. Programazio hauek Urteko Planean txertatzen dira.