IRAKUR LIBURUAK

1. EBALUAZIOA

2. EBALUAZIOA

3.EBALUAZIOA

Idazlea: César Mallorqui

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere —beldur handia, egia esan—, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.

Idazlea: Aitor Arana

XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean

Idazlea: Joxemari Iturralde

RAF ezizena duen 18 urteko neska da istorio honetako protagonista eta Leroux Ikastetxean bere azken urtea egin behar du. Mutil talde bat bere aurka dago, baina RAF ez da kikiltzen den horietakoa. Gainera, Lizeoan gauza ezin arraroagoak hasi dira gertatzen: amodio bitxiak, hildakoak, desagertuak Baina zer ari da gertatzen?

CA

1. EBALUAZIOA

Zortzi ipuin gotiko, Jon Eugi Aierdi: Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.

2. EBALUAZIOA

Aurrenekoan, arma bidezko borroka bat, duelu bat, kontatzen da. Hurrengoan, Lepokoa izenekoan, Pariseko elitera heldu nahi duen andre baten komeriak. Hirugarrenean, Coco zaldiak gorriak ikusiko ditu. Mendeku ipuinean, ama zahartu bat mendekua hartzen saiatuko da, semea hil diotelako. Azken ipuinean, zerbait arraroa gertatzen da: non da Parisko jende guztia gauean?

Oharra. Narrazioak hiru atal ditu, eta atal bakoitzaren ondoren, ulermen-galderak daude, gramatika-ariketa bat eta beste 3 ariketa-proposamen, bat bakarka egin daitekeena eta beste biak taldean. Liburuak bukaeran hiztegitxo bat du.