DBH1D
albisteak

Ikastetxeak itxi dituzte alarma egoerarengatik

Manex Beristain.- Joan den ostiraletik Euskal Herriko ikastetxeak itxita daude koronabirusak eragindako egoerarengatik, baita Zumaiako Herri Eskola ere. Honen ondorioz, irakasle eta ikasleek lan egiteko modua aldatu behar izan dute. Etxetik aritu behar izango dira lanean ordenagailuak, mugikorrak ...erabiliz.

Esperientzia berri bat

Hasierako beldur eta zalantzen ondoren Zumaiako ikasleak hasi dira lanean. DBHko ikasleak astelehenean hasi ziren ordenagailuaren bitartez irakasleekin gaiak lantzen. Ez da erraza horrela lana egitea: urduritasuna, irakasleek lan berriak prestatu beharra, ikasleek modu berri honetan zer egin behar duten jakitea… baina poliki-poliki martxa hartzen doaz. Teknologia berriek asko laguntzen dute: mailak, chat-en bidez irakasleekin harreman zuzena, bideoak...

Alarma egoera bukatu arte horrela jarraitu beharko dute lanean.

Koronabirusa sare sozialetan

Sara Olaizola.- Koronabirusak izugarrizko arrakasta izango du 15 eguneko etenaldi honetan. Jada etenaldiak ez du iraun ezta aste bat eta dagoeneko “meme” pila bat eta bideo umoretsu asko daude sare sozialetan. Tik Tok eta Instagram dira Koronabirusari buruzko eduki gehien dutenak. Gazte pila bat batu dira moda berri honetara, #coronavirus edo #covid-19 erabilita. Mota askotako pertsonak daude gai honi buruzko bideoak grabatzen, baina hurrengo hau da interesgarriena.

UMORE ONAREKIN HARTZEN DUTENAK

Hauek txiste modukoak kontatzen dituzte, eta ez dira inoiz aspertzen honelakoak egiteaz. Adibidez, orain arrakastatsua egiten ari den “meme” batek esaten du: "ba al dakizue zergatik ez duten atera behar Paperezko etxearen laugarrengo denboraldia? Dagoeneko ez dagoelako paperik". Honelako argazki edo bideoen iruzkinak honelakoak dira beti: “jejejejjeje” edo “ oso ona, baina nik ere ez dut paperik etxean :(”.

Eroski azken egunotan hutsik

Aetz Amondarain.- Azken egun hauetan supermerkatuak hutsik bilatzeko joera dugu. Azken egun hauetan koronabirus dela eta jendea zoro moduan erosten ari da. Adibidez; komuneko papera, ur minerala eta beste hainbeste produktu. Jendeak dioenez, hau luzerako joango da eta supermerkatuetan ilarak egoten jarraituko dute.

GURE ETXEAN NEURRI HAUEK HARTU DITUGU

Andreas Leon.- Gure etxean pare bat neurri hartu dira. Batzuk oso onak, beste batzuk ez hainbeste. Nire ustez, garrantzitzuena hau da: eskuak garbitzea, baina badaude beste batzuk ere oso garrantzitzuak, adibidez estulka hasten zarenean besoa jartzea ahoan eta ez eskua.

Gero saiatu gara elkar ahal dugun gutxien ikutzen, adibidez: eskua ez ematen edo besarkadak (nire ustez, gehiegizkoa da); aita eta ama bueltatzen direnean lanetik arropa garbitzea eta berria jartzea, baina askok ez dutena egiten ere oso garrantzitzua da etxean geratzea. Denak etxean geratzen bagara, laster koronabirusa bukatuko da, halare ni leihotik begira hasten naizenean ikusten ditut pare bat pertsona kalean ibiltzen eta bukatzea nahi badugu denok etxean geratu behar dugu.

Munduko arazo bihurtu da gaitza

Jorge Angelov.-Koronabirusa Wuhanen hasi zen eta mundu osora zabaldu da. Salbuespenak dira: Errusia, Canada, Antartida eta Afrikako zonalde batzuk. 184.284 kasu daude eta handitzen ari da, munduan pertsona batzuek ez dutelako serio hartzen arazoa, baina ikusi da serio hartu behar dela, zeren eta arazo ekonomiko asko sortu dezake eta medikuntza sistema kolapsatu daiteke.

Koronabirusarentzat bakuna esperimental bat ari dira ikertzen medikuak. Haiek esan dizkigute kutsadura ekiditeko aholkuak: 1.Ez eman eskua jendeari 2.Etxean gelditu koranabirus daukazunean 3.Ez ikutu arpegia, sudurra ahoa eta begiak. Maskarilla eraman behar da, birusa sartu daitekeelako gorputzean.

Zumaian gaitza gehiago ez hedatzeko badira itxitako lekuak: eskolak, fabrikak, tabernak, bankuak, aseguradorak. Bestalde super-merkatuak, gasolindegiak eta ogi-dendak irekita daude, zerbitzu primarioak direlako.

200.000 MILA KASU BAINO GEHIAGO 162 HERRIALDETAN

Ihintza Gartziarena.- COVID-19(Koronavirus) Txinan azaldu zen lehen aldiz. Behin Txinan azaldu eta gero mundu osoan hasi da zabaltzen. Gehien bat tenperatura baxu edo egonkorretan irauten du. Tenperatura altuetan ez baitu bizirik irauten. Horregatik gehien bat Txina, Italia eta Espainian da nagusi. 200.000 kasu baino gehiago izan dira 162 herrialdetan, hala ere hildakoak ez dira hainbeste izan bataz beste. Horrez gain, Gipuzkoan hainbat kasu baieztatu dituzte, gehien bat zahar etxeetan helduak aukera gehiago baitituzte, beraien defentsak horrelako gaixotasunak jasateko gaitasun eta indar gutxiago dutelako.

KORONABIRUSARI AURRE

Gaur baieztatu dute koronabirusaren aurkako txertoan lanean ari direla. Txinatarrak ari dira lanean italiarrekin batera. Orain txinatarrak Espainiara etorri dira laguntza ematera. Beraiek jada menperatu dute gaitza, horregatik orain Espainiara etorri dira beraiek aurre egin dioten bezala Espainiak ere aurre egiteko.

MASKAREN PREMIA LARRIA DA

Maddi Goikoetxea.-COVID-19 aren larritasuna munduan geroz eta handiagoa da. Ondorioz, munduko biztanle guztiak oso kezkatuta daude. Dendetan geroz eta janari gutxiago dago eta minuturo gastatzen dira gauzak. Gehien bat maskarak behar dira.

MASKARAK

Koronabirusa ez kutsatzeko maskarak erabiltzen ditugu. Telebistan esaten dutenez, ordea, maskarak ez du ia ezertarako balio. Hala ere gastazen ari dira. Herri batzuetan, ordea, beraiek egiten dituzte. Orain dela gutxi herritar batzuekin hitz egin genuen eta esan ziguten oso ideia ona zela beraiek egitea; horrela, ez dituzte eskatu behar eta denbora pila bat itxaron behar.

Gogor hasi dira isunak jartzen

Manex Beristain. Alarma egoera jarrita, jendeari etxean gelditzeko agindua eman zaio. Betetzen ez dutenei ertzaintzak isunak jartzen dizkio. Errepidean eta kaleetan hainbat kontrol ezarri dituzte eta kotxean doazenei edo kalean daudenei isunak jartzen hasi dira Dagoeneko 70 isunetik gora jarri dituzte Euskal Herrian.


Aizarnazabalen

Ez da erraza erosketak egitea

Supermerkatuen egoera.

Sara Olaizola.- Koronabirusaren egoera dela-eta, supermerkatu gehienak hutsak geratu dira. Jendea kezkatuta

dago, janaririk gabe geratzeko beldurrez.

Ilara luzeak

Goizero, supermerkatura joateko izugarrizko ilarak egoten dira, eta atean poliziak egoten dira, bazpaere. Hemen ditugu ilararen erdialdean dauden pertsona batzuen hitzak: “Jada 4 ordu goaz hemen zain, goizeko seietan esnatu gara guztiok eta ea zortea dugun eta janaria bilatzen dugun”.

Koronabirusa gehiegi ari da zabaltzen

Markel Markiegi.- Zumaian kasu gutxi daude, baina Madrilen, adibidez, kasu gehiegi daude eta ez dira ari kontrolatzen. Politikoak hitz egiten besterik ez dira ari egiten eta, horrela jarraitzen badute, Madrilen, Bartzelonan eta halako herrietan gero eta okerrago izango da eta, azkenean, guri etorriko zaigu.

Errusia munduko herrialde handiena da, baina Espainian baino kasu gutxiago daude (658 diagnostikatu, eta hiru hildako) Espainian (49515 diagnostikatu eta 3657 hildako); alde izugarria.

Arroa behean hainbat leku itxita

Parkea itxita dago

Arroa Behean udalak zintak jarri ditu umeak parkera joan ez daitezen.

Frontoia ere itxita

Frontoian ere zintak jarri dituzte inor sar ez dadin, tentazioari eusteko.

Ezin da pasa

Denok joanda, kutsasura errazago litzatekeenez, ixtea erabaki dute

Azken datuak

Azken datuak Markiegi