Danel Alberdi.- Txinak hilabete behar izan du koronabirusaren kutsatzea apaltzeko. Europan dago pandemiaren epizentroa orain. Europako herrialdeak aste honetan hasi dira neurri zorrotzagoak jartzen. Txinak lehen kasuen berri eman zuenetik gaur arte, geroz eta gertuagoko kezka bihurtu da COVID-19 gaitza.
Txinako berrogeialdia
Txinako jendea urtarrilaren 25etik daugo etxean sartuta ia dena itxita, 8 aste. Bat kutsatu eta familia eta inguruko guztiak kutsatzen direla diote. Esaten dutenez, Zumaian lehenengo kasua atera da, ea ez den gehiago zabaltzen. Orain dela aste bat baino gehiago hasi ginen berrogeialdia egiten; oraingoz, jendea ez da ari errespetatzen, baina hemendik aurrera ez duenak errespetatzen atxilotzeko arriskua du edo 500€ tik 3000€ rako multa jasotzekoa.