Peru Agirre - Joan den ostiralean Euskadiko eskola eta beste hainbat zerbitzu itxi ziren; hau guztia koronabirusagaitik izan da. Euskadiko kutsatuen gorakada ikusita Eusko Jaurlaritzak eskolak eta beste hainbat zerbitzu ixtea erabaki zuen. Erabaki honek gutxienez hamabost egun iraungo du, baina aldatu daiteke; koronabirusaren kutsatuen arabera izango da hau.
Zumaiako Herri Eskola ere itxi dute
Zumaiako Herri Eskola ere itxi dute. Ikasleei ordubatean komunikatu zieten berri hau, ordura arte ez zelako ofiziala. Orain ikasle hauek hamabost egun egongo dira etxean eta lanak ordenagailuz egingo dituzte, hau da, classroom edo beste zenbait aplikazio erabilita. Noski, erabaki hau ere aldagarria da.
Koronabirusa iritsi da Euska Herriko eskoletako ikasleengana
Edur Iztueta - Koronabirusa dela-eta eskolak itxi egin dira, zeren eta haurrek oso azkar hartzen dute gaixotasuna eta oso azkar trasmitu beste pertsonei. Horregatik klaseak oline izango dira. Beste aldetik Jendea pilatuta egoten diren festak ere ezin dira egin, (ezkontzak, bazkariak eta afariak, diskotekak,oporrar eta irteerak).
Euskal Herrian 600 pertsona baino geiago dago kutsatuta; ezin da zehazki jakin, zeren eta egunero kopuruak handitzen ari dira. Gurasoak beldurrez daude, beraien aitak eta amak gaixotasuna arrapatzeko beldurrez.
Nola saiheztu gaixotasuna.
Saihestea oso zaila da baina zenbat eta karga biriko gutxiago hartu orduan eta gaixotasun txikiagoa izango da. Horregatik eskuak eta desinfektanteak erabili behar dira birusak hiltzeko eta karga biriko txikia izateko. Gomendagarria da etxean egotea sartuta. Erosketak egitera, txakurra ateratzera edo lanera joateko bakarrik irten daiteke kalera. Paseatzera, edo beste zeozertara joaten bazara 200-etik 1600-rainoko isuna ahal duzu eduki.
Ane Guridi Aristondo - COVID-19, Koronabirus bezala ezagutzen dugun gaitza iritsi da Euskal Herrira. 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren lehen bi gaixoak Euskal Herrian. Martxoaren 4an izan zen lehen hildakoa: 82 urteko pertsona bat hil zen Bizkaian. Azkeneko datuen arabera, orain arte 1.359 pertsona gaixotu ditu gaitzak, eta 44 hil dira Euskal Herrian.
EUSKALDUNAK KEZKATUTA
Hau guztia dela eta, Euskaldunak oso kezkatuta daude kutsatuen eta hildakoen kasuak gora egiten ari direlako. Alarma egoera dela-eta, ezin da kalera atera eta eskola guztiak itxi dituzte. Honelaxe esan digu gazte batek: “Orain ezin gara kalera atera, ezta eskolara joan ere. Baina lanak Gmail bidez bidaltzen dizkigute eta batzuetan klaseak online egiten ditugu”.
Txinan hasi bazen ere berehala etorri da Euskal Herrira.
Gaixotasun oso kutsakorra eta hilgarria da.
Kutsatuen eta hildakoen kopurua asko hazi da Koronabirusa hasi zenetik.
Kutsatu kopurua dela-eta ospitaleak lekurik gabe geratzen ari dira.
Gobernuak herritarrei beren etxeetan egoteko agindua eman zien duela aste bete, kutsaketa kopurua geldiarazteko asmoarekin.
Beharrezkoa da guztion hobebeharrez denok etxean geratzea.
Manu Laskibar - Koronabirusa Txinan sortu den birus bat da, eta oso denbora gutxian zabaldu da mundu guztira. Hasieran ez zen uste Europara iritsiko zenik, baina orain oso larri daude Europako herrialde askotan, horien artean Euskal Herrian ere bai. Eusko Jaurlaritzak martxoaren 12an erabaki zuen eskolak 2 astez ixtea eta seguruenik denbora gehiago egon beharko dute itxita. Horren ondorioz ikasleek etxetik egin behar dute lan, Classroom eta Drive bezelako online aplikazioak erabiliz.
Jendeak dagoeneko kalera ateratzea debekatuta dute; erosketak egitera irtetea, lanera joatea, medikuarengana joatea eta beste gauza gutxi bakarrik egin ahal dira. Gainontzeko denbora guztia etxean igaro beharra dago. Debekuen gainetik jendea kalera atera da eta horregatik multak jartzen hasi dira inor atera ez dadin.
Gu ez gaude ohituak honelako egoera batera, baina denak batera lortu dezakegu birusa desagertzea
Ane Murillo - Inoiz bizi gabeko egoera ari gara bizitzen Euskal Herri osoan, ondorioz eskola guztiak itxi dituzte koronabirusaren erruz. Gure eskola 15 egunetarako itxi dute, lan guztiak etxerako ari dira bidaltzen Gmail edo online ikasgelak erabiliz. Nire lagunen iritziz hobeago da eskola normal egitea: etxerako lan asko direlako, lan batzuk ez direlako ulertzen, horrela ez dugula ezer ikasten eta etxean asko ari direlako aspertzen. Orain lan asko ari dira bidaltzen etxerako, adibidez: euskaran albisteak, gaztelanian liburuko ariketak, ingelesean liburu bat irakurtzea…
AHOLKUAK
Baina gertatzen dena da birus honengatik ikasketak mantsotzen ari direla eta modu honetan guk ez gara ari behar bezainbeste ikasten. Nire iritzia hau da: “Dena ahal den azkarrena bukatu behar da”. Horregatik ahal den guztia egin behar dugu lehen bezala egoteko. Etxean geratu, osasun neurriak hartu (eskuak oso ondo garbitu, distantzia mantendu jendearekin, edalontziak ez partekatzea, doministikuak besorantz abiatu…)
Ane Guridi Aristondo - COVID-19agatik sortutako alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatuko dela esan du Pedro Sanchez presidenteak. Hala ere, Espainiako Gobernuak Kongresuaren laguntza behar du eta horregatik azteazkenean (martxoak 25) egingo dute bozketa.
Maddi Uribe-Etxeberria - Koronabirusa edo COVID-19-a birus berri bat da. 2019ko abenduan Txinan hasi eta mundu guztian zabaltzen joan da ordudanik. Euskal Herrira ere iritsi da. Koronabirusaren zabaltzea geratzeko asmoarekin Euskal Herriko eskola guztiak itxi dituzte, baita Zumaiakoak ere. Hori dela eta, gazteak eskola ordutan etxean ordenagailuz ari dira lanak egiten. Hau ikasle eta irakasleentzat egoera berri bat da, orain arte inoiz bizi izan ez dena. Ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren eskolak itxitzeko erabakiaren ondoren, irakasleek ikasleei 15 egunetan eskolarik ez zela egongo esatean, ikasleek gustura hartu zuten berria. Baina pentsatzen jarrita, ondoren pixka bat urduri jarri ziren. Klaseak etxetik eta notak korreo elektronikoz bidaliko dituzte ostiralean.
KORONABIRUSAREN AURREAN
Koronabirusa Txinan, Wuhan hirian hasi zen 2019ko abenduan. Iturria zehazki zein den ez dakiten arren, arrain eta animalien bizidunen merkatu batean hasi zen. Animalia basati mota batzuek Koronabirusa dute, SARS izenekoa. Adineko pertsonei kalte handia egiten dio Koronabirusak eta aurretik gaixotasun bat badute hiltzeko probabilitate handiagoak dituzte. Birus hau oso kutsakorra da, kutsaketa sahiesteko gobernuek neurri ezberdinak hartu dituzte, beste batzuren artean jendea etxean geratzea. Horretaz gain beharrezkoa da adibidez, eskuak sarritan garbitzea, mukizapia erabilita gero zuzenean zakarrontzira botatzea eta eztula egitean muturra besoarekin tapatzea
Txinan koronabirusa pixkanaka normalitatera bueltatzen ari da ia kutsaketarik gabeko bi aste pasatu ondoren eta orain gainerakoengan kezkatuta daude. Txinak pentsatzen du Estatu Batuetako soldatuak izan direla birusa zabadu dutenak Wuhanen.
Aste hauetan, hitz berri bat entzuten ari gara toki guztietan. 2019ko abenduaren 31n Wuhango Udaleko Osasun Batzordeak (Hubei probintzia, Txina) jakinarazi zuen kausa ezezaguneko 27 pneumonia-kasu azaldu zirela Wuhan hiriko merkatu batean. 2020ko urtarrilaren 7an, Txinako agintariek Coronaviridae familiako birus mota berri bat identifikatu zuten, “Koronavirus berria” izenekoa. Koronavirusak gizakiari eta animali batzueri eragiten dioten birus familia zabal bat dela esan dezakegu.
Joel Martin - Imaginatu, koronabirusa duzu, doministiku egin duzu, eta adibidez, kopa batean gelditzen da birus zati bat. Inorrek ez du zertan jakin hor dagoela. Ondoren zure ezagun batek birus hura hartzen du eskutan, hura ukitzean. Ezagun hori ez da kutsatu oraindik. Beno pertsona horrek beste norbait ikutzean, beste horrek ere Koronabirusa du. Edozein momentutan, eskuak garbitzen baditu ez du koronabirus izango momentu horretan. Hori bai, eskuak garbitu baino lehen, sudurra, ahoa edo begiak ikutzen baditu, kontagiatuta egongo da.
Jende ugari COVID-19 birusa deritzonaren erruz oso beldurtuta dago. Etxean geratu behar garela esan zutenetik jendea izututa ‘shockean’ sartu da eta merkatuak hustu dituzte janaria soberan edukitzeko etxeetan gauzak okertzen badira. (Ugaitz Calvo)