Manu Laskibar - Koronabirusa Txinan sortu den birus bat da, eta oso denbora gutxian zabaldu da mundu guztira. Hasieran ez zen uste Europara iritsiko zenik, baina orain oso larri daude Europako herrialde askotan, horien artean Euskal Herrian ere bai. Eusko Jaurlaritzak martxoaren 12an erabaki zuen eskolak 2 astez ixtea eta seguruenik denbora gehiago egon beharko dute itxita. Horren ondorioz ikasleek etxetik egin behar dute lan, Classroom eta Drive bezelako online aplikazioak erabiliz.
Jendeak dagoeneko kalera ateratzea debekatuta dute; erosketak egitera irtetea, lanera joatea, medikuarengana joatea eta beste gauza gutxi bakarrik egin ahal dira. Gainontzeko denbora guztia etxean igaro beharra dago. Debekuen gainetik jendea kalera atera da eta horregatik multak jartzen hasi dira inor atera ez dadin.
Jada 9.000 kasutik gora daude Espainian eta 257 hildako. Hartutako neurri zorrotz hauekin hildako kopurua ahalik eta txikiena izatea lortu nahi da.