Sara Zabaleta - COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izan duen aurrerapenaren aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala oraingoz 15 egunerako eteteko erabakia hartu dute. Martxoaren 12an Zumaiako Herri Eskolan berria kontatu zieten irakasleek ikasleei, martxoaren 13tik aurrera eskola itxita egongo zela.
Irakasleek berria ikasleei kontatu zietenean, batzuk oso pozik zeuden, eskola gabe egongo zirelako, baina beste batzuk triste zeuden beraiek eta beraien familia arriskuan zeudelako.
IKASGELA ONLINE
Martxoaren 16an hasi dira ikasle eta irakasleak klaseak online egiten, ez-ohiko egoera da. Batzuen ustetan esperientzia paregabea da eskolara joan behar ez izatea eta etxetik klaseak zuzen-zuzenean ematea, baina beste batzuentzat egoera aspergarria, lagunekin egon gabe, kalera atera gabe… Eta beste batzuk berriz ordenagailuarekin ez direlako ondo moldatzen, nazkatuta daude.
Anartz Alberdi - Koronabirusa 2019ko abenduan atera zen Wuhan-en, Txinan, eta handik aurrera munduan zehar zabaltzen hasi zen. Koronabirusak %3ko arriskua dauka eta gehienbat birusa duten jendea zaharrak dira edo arazo batzuk dauzkate, adibidez: bihotzeko edo biriketako arazoak dituztenak. Koronabirusak sintoma batzuk ekartzen ditu: sukarra, itotzeko sentsazioa edukitzea eta eztarriko mina edukitzea.
EZ ZABALTZEKO EGIN BEHARREKOA
Covid-19 (edo koronabirusa) oso azkar zabaltzen da eta hauek dira egin behar diren gauzak ez zabaltzeko hainbeste: eskuak askotan garbitu behar dira jaboiarekin, jende askorekin ez elkartu koronabirusa ez zabaltzeko, sintomak dituen jendearekin ez elkartu, eztulka egiten ari bazara kamisetaren mahukan egin edo zapi batean, animali askorengana ez gerturatu koronabirusa eduki dezakeelako.
HARTUTAKO NEURRIAK
Gobernuek segurtasun neurri batzuk jarri dituzte eta garrantzitsuena da umeek ezin dutela etxetik atera. Horregatik telebistetan film maratoi pila jarri dituzte. Jendearen eta ibilgailuen mugimendu librea debekatu da, baina salbuespenak hauek dira: farmaziara joan, janaria erostera, medikuengana, lanera...
Telmo Carballo Arano - 2019-2020 koronavirus gaixotasun pandemia, COVID-19 pandemia izenez ere ezaguna eta hasiera batean Wuhan koronavirus epidemia gisa, 7 SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemia da. 2020ko Martxoaren 12an ia mundu guztiko eskolak itxi ziren Coronavirusaren erruz. Guri esan zigutenean gogoratzen dut, klase erdian ginela eta bapatean esan zuten irakasle batzuek eskola itxi egingo zutela. Hasieran denok oso pozik geunden baino gero konturatu ginen egoera nahiko txarrean geundela.
Atzo, nire ama, Eroskira joan zen gauza batzuek erostera, eta jende dena erotuta zegoen zeren denborara asko egon beharko ziren beraien etxeetan Coronavirus dela eta. Herenegun poliziak eta ertzainek esan zuten dendari guztiei tabernak itxi egin behar zirela zeren bestela diru asko ordaindu beharko dute.
Ixone Aizpurua Elizondo - Eskualdeko supermerkatuetan ez ezik, Gipuzkoako eta Espainiako supermerkatu guztietan milaka izan dira hilabete guztirako erosketak egitera hurbildu direnak. Makarroiak, arroza, aurre-prestatutako jakiak edota enbasatutako jakirik gabe geratu dira apalak. Denden irekiera ordurako ilara ikaragarriak sortu dira Zarauzko Eroski kanpoan adibidez karroak betetzeko asmoz hurbildutakoekin. Etxean sartu eta ez ateratzeko asmoa du jendeak.
KOMUNEKO PAPERIK GABE GERATZEKO KEZKA
Jende artean eta hainbat komunikabidetan arreta gehien deitu duen albistea da. Supermerkatu eta era guztietako dendetan bukatu den aurreneko gauza komuneko papera da. Harrigarria bada ere, askok hau bukatuta sukaldekoa ere eraman dute, azken batean papera bera delako. Hortaz, komuneko zereginak egin osteko higiene pertsonala aseguratuta dago gizartean konfinamenduak irauten duen bitartean.
June Larburu - Martxoaren 12an ostegunean, abisatu zieten eskola itxi beharra zegoela irakasleek ikasleei; ostirala eta hurrengo beste bi asteak gutxienez. Ikasleentzat oso egoera berezia izan da, etxean ari baiTira egiten lanak ordenagailuz. Irakasleentzat ere oso egoera berezia da, ezin izango dute klaserik eman datozen bi aste hauetan.
IKASLE ETA IRAKASLEAK
Hainbat ikasle, berria emandako momentuan, oso pozik jarri ziren eskolarik ez zegoelako, baina beste batzuk berriz, penarekin edota negarrez. Hauek dira Maddi Uribe-etxeberria ikasleak esandako hitzak, “Hasieran, oso pozik nengoen, baina geroago konturatu nintzen ez zela gauza ona, zerbaitegaitik itxi behar zutela eskola”. Hauek berriz, hainbat irakaslerenak, “Egoera hau oso berezia da, inoiz bizi gabekoa”.
Iraetako auzoan (Zestoa) bizilagunek arratsaldero bingora jolasten dute beraien balkoietatik. Aerobik klaseak ere antolatzen hasiak dira eta 20:00etan sanitarioen lana txalotzen dute bertatik. Elkarbizitza ere bultzatuz berrogeialdia errazago aurre egiteko modu bitxia. (Ixone Aizpurua Elizondo)
HERRI TXIKI, ETXE HANDI - Oikiak ez ditu ahuleziak bakarrik. Kuarentena garaian, dauzkaten jardinak aprobetxatuz, kirola praktika daitekeen herri gutxietako bat da. Horrelako eremu pribatuak asko eskertzen dira, horrelako egun zailetan. Etxean egon beharrean, kanpoan egon daitezke Oikiar asko, fubolean, irakurtzen, kartetan eta abar. (Niko Larrañaga)