Nahia Segurola - Hasiera batean gauzak normal egiten ziren baina beti bezala eztulak eta doministikuak kontu handiarekin eginez. Kasua zabaltzen ari dela ikusi zutenean, gero eta larriago jarri dira eta horregaitik hainbat arau ari dira jartzen. Horietako bat ,eta inportanteena, Estatuko presidenteak jarritako agindua etxean gelditzeko. Hori dela-eta erosketak egitera, farmazira edo lanera joateko bakarrik irten daiteke etxetik.Noski arau hau koronabirusen kutsaketaren katea mozteko intentzioarengatik da, baina arazo bat dagoela ikusi dute, jende asko ez da etxean geratzen eta kalera irteten dira eta parkeetara edo lagunekn.
Baina horrek katea zabaldu egiten du eta orduan polizia multekin hasi ziren. Justifikante bat izan behar duzu kalera ateratzeko, lanera edo erosketetara; bestela isun handi bat duzu. Baina katea mozteko gauza gehiago egin dituzte,adibidez eskolak itxi eta eskolak internet bidez egin…
Baina medikuak larri eta estresatuta dabiltza kutsatutako asko daudelako eta ezin dutelako leku guztietan egon. Arrisku handia dago edadetuekin, hil daitezkelako. Baina arriskua ez dute edadetuek bakarrik haurdun daudenak edota gaixotasun bat dutenak ere bai, batez ere asma edo bihotzeko arazoak dituztenak.
Herri eta hiriko jendeen etxetan balkoietan festa giroa dute. Baina nik eta denek esaten duten bezala, geratu etxeetan eta horrela denen artea lortuko dugu koronabirusa gelditzea.