Amets Herrero - Egun hauek oso gogorrak izaten ari dira denontzat, baina ondo pasatzeko aukera asko daude. Ez bakarrik Wiia, Playstationa, mugikorra, ordenagailuak, Netflix... edo horrelakoak. Familiarekin denbora gehiago pasatzeko aukera bat daukagu, egun normal batean ezin izango zenuke halakorik egin: lagunekin gelditu zarelako,etxeko lanak edo beste hainbait gauzarengatik.
jolas egin dezakezu teknologiarik gabe?
Bakarrik jolastu nahi baduzu, kartak erabili ditzakezu, ala eguneroko bat idatzi egoera hau nola bizitzen ari zaren adieraziz. Hala ere, dibertigarriagoa da etxekoekin jolastea. Baina kartez eta mahai jokoez aparte, badaude denbora pasa desberdinak, adibidez: bata besteari aurpegia margotu, eskulanak egin, mimikara jolastu,lehiaketa desberdinak antolatu…
Egoera ezberdin honi alderdi baikorra bilatu behar diogu. Animatu etxekoekin ondo pasatzera!
TORRIJAK. Koronabirusagaitik etxean egon behar garen denbora luze honetan ez aspertzeko hainbat errezeta egin daitezke; adibidez nik leche frita edo torrijak egin nituen nire aitarekin batera. Denbora pasatzeko oso aproposa da errezeta bat egitea familiakoekin. (Jone Sagarzazu)
Danel Beristain - Etxean aspertuta zaude Covid 19aren ondorioz? Hemen dituzue etxean ez aspertzeko aholku batzuk. Garrantzitsua da betiko errutinak mantentzea denbora ondo aprobetxatzeko. Betiko betebeharrak egin ondoren, denbora libreaz gozatzeko aukera desberdinak daude.
Ondo sentitzeko, gorputza mugitzea ezinbestekoa da, horretarako app asko daude kirola egiteko. Mahai jolasak ere ideia onak dira arratsalde pasa egiteko familiarekin, baita argazki zaharren bildumak ikusi eta une politak gogoratzeko ere. Azkenik aholku goxoena, familiarekin jaki goxo goxoa prestatu: tortitak, bizkotxoa, edota maddalenak.
Eliane Ruiz - Egun hauetan bete beharrezko gomendio erraz, baina ezinbestekoak dira hauek.
Izaro Etxabe Zabaleta - Egun hauetan zehar etxean geratu behar dugulako ezin diogu kirola egiteari utzi. Komenigarria da egunero ordu bat hartzea kirola egiteko eta ura sarritan edatea.