Julen Elosua - Euskal Herriko ikastolak itxita egongo dira hamabost egun hauetan koronabirusen ondorioz. Baina ez dira oporrak bezalakoak izango ikasle askok pentsatzen duten bezala. Gmailetik irakasleak lanak bidaltzen egongo dira eskolako ordutegia jarraitzen. Adi egon beharko dute Cclassroomeri, lanak hortik egin beharko dituzte eta.
ZER DA KORONABIRUSA?
Koronabirusa animalien gripe moduko bat da, baina orain koronabirusa jendeari eragiten dion birus mota bat da. Koronabirusa Txinan hasi zen eta orain guregana ailegatu da Euskal Herrira. Txinan 3.169 pertsona hil dira eta beste 80.793 kutsatu dituzte. Covid-19 ere deitzen zaio koronabirusari. Zuk koronabirusa ez baduzu nahi eduki, onena sarritan eskuak garbitzea da. Koronabirusak 18 urte baino gutxiago daukatenei min gutxiago egingo die. Hiltzen diren gehienak aiton-amonak izaten dira. Ez ahaztu eskuak sarri sarritan garbitzea.
Jule Garcia - Martxoak 13 izan zuten ikasle eta irakasle guztiak azken eguna eskoletan. Gobernuak erabaki zuen eskola guztiak ixtea eta ikasle denak etxetik lana egitea. Zeren eta geroz eta kasu gehiago daude Euskadin eta umeak azkar kutsatu daitezke. Kirol eremuak itxi eta partiduak suspenditu ere egin dituzte.Eskolara ezingo dutenez joan dena Clasroom bidez bidaltzen diete irakasleek eta ikasleek eskolako orduak errespetatuz egiten dute lan. Euskadin dagoenekoz 500 kasu inguru daude, eta Espainiako presidenteak esan zuen bezala, ezingo da atera kalera 15 egun hauetan .
KORONABIRUSA
Koronabirusak birus familia handiak dira. Gaixotasunak ekar ditzakete bai pertsonei eta baita animaliei ere. Deskubritu duten koronabirus honen izena COVID-19 da. Gaixotasun honek birikei kalte egiten die eta oraindik ez dute atera gaixotasun honen txertua, baina espero da laster ateratzea. Gaixotasun honek eragin handiagoa egiten diete pertsona helduei, eta baita beste gaixotasunen bat duten pertsonei batez ere; arnasketa arazoak dituzten pertsonei batez ere.
BIDEOA. Supermerkatuen egoera larria. (Mikel Zearreta)
Unax Lopez Galarraga - Koronabirusa 2019 ko azaroaren 19an sortutako birusak izugarrizko aldaketak eragin ditu munduan. Lehen kasua Hubei izeneko probintzian izan zen (Txinan). Hasieran ez zitzaion inportantzia handirik eman ehundaka kontagiatzera iritsi ziren arte. Txinak hori ikusi ondoren, segituan erreakzionatu zuen eta Wuhanen 10 egunetan 1.000 oheko ospitalea eraiki zuten. Koronabirusa zabaltzen eta zabaltzen joan zen munduko beste toki askotara iritsi arte. Hego Amerikan lehen kasua Brasilen izan zen, Espainian lehen casua la Gomeran, Canarietako uhartean izan zen eta holaxe munduko beste toki askotan egon dira kasuak.
Koronabirusa Zumaian
Zumaian koronabirusari lehen egunetan Txinan bezala ez zitzaion inportantzia askorik eman. Baina asko zabaltzen ari zela konturatu bezain pronto segurtasun neurri asko hartu ziren. Adividez hasierakoak: eskuak asko garbitzea, beste jendea ez ukitzea, lagunekin gutxienez metro batera egotea etab. Baina denbora pixkatekin eskola itxi zuten eta etxetik ez ateratzera derrigortu ziguten. Eskola itxi zuten momentua oso azkarra izan zen eta ez genuen esplikaziorik jaso kurtsoari buruz. Baina gure irakasle bizkorrak segituan dena azaldu ziguten ikasgela birtualean nola egin lana testu eta bideo bidez.
Xabi Zubikarai - Koronabirusarengatik Euskal Herri osoko ikasleak ez dira eskolara joan behar. Ostegunean izan zen azken eguna eskolan eta bi aste etxean gelditu behar dira. Bitartean Clasroomen bidez egin behar dituzte lanak eta ariketak. Espero da bi aste barru berriro ere eskolara joan ahal izango dutela. Koronabirusaren erruz gauza asko suspenditu dira ez eskola bakarrik. Adibidez kirola ez da izango hau guztia pasatu arte.
Koronabirusa
Koronabirusa birus normal bat bezelakoa da. Arazoa da erraz kutsatzen dela. Pertsona zaharrei eta arazoak dituztenei bakarrik eragiten die koronabirusak. Koronabirusa saihezteko eskuak ondo garbitu behar dira, etxetik ez atera, jende askorekin ez ibili, musurik ez eman, oporretara ez joan edota familiko bazkarietara ez joan.
Haritz Agirrezabalaga - Beharrezkoak ez diren bidaiak mugatu nahi ditu ertzantzak neurri honen bidez. Bihartik aurrera jai egun asko datozenez errepideak itxiko dituzte leku askotan. Koronavirusa dela-eta etxean geratzeko agindua eman dute agintariek. Hau da modu bakarra birus hau ez zabaltzeko. Denok jai dugula bigarren etxebizitzara mugitzea debekatu dute. Gomendatu dute kotxean bakarrik jotea eta bi badoaz gidariaren atzeko eserlekueren eskuinean joatea segurtasun distantzia babesteko.
EROSKETEN SUKARRA - Jendea koronabirusa dela eta Eroskira joaten da erosketak egitera, pentsatzen dutelako ez dutela ezer gehiago ekarriko. Eroskikoei galdetu eta esaten dute lasai egoteko gauzak ekartzen joango direla. Izaro Egaña.
Izaro Egaña Etxabe - Zumaiako Herri Eskolako ume batzuekin hitz egingo nuke gustura beraien iritziak jakiteko ea gustatzen zaien etxean lan egitea edo nahiago duten eskolan lan egitea. Baina umeak ez dira bakarrak etxean egin behar dutenak lan, irakasleek ere etxetik online egin behar dute lan.
IKASLEEN IRITZIA
Zumaiako Herri Eskolako ikasle batzuekin topatu naiz eta esan didate Eskola etxean egitearekin aspertuta daudela jadanik eta kaos bat dela. Bestalde, esan digute nahaste bat dela ez baduzu ulertzen zer egin behar den, galdetu egin behar diozu gmailez edo telefonoz. Okerrena ez da hori, okerrena da batzuek pentsatzen zutela opor batzuk bezala izango zirela, baina ez da horrela. Umeen ustez eskolan egiten dutenaren bikoitza ari dira egiten
BIRUSAREN AURKA, LURRUNAK ETA KIROLA. Koronabirusa beste birusek bezelako forma du; baina honek beste kolore bat du, berde kolorea izan liteke. Birus ohnek ez beroa aguantatzen eta horregatik mediku batek esan zuen ez harrapatzeko ona zela lapiko baten ur beroa jarri, burua jeitsi berotasuna sumatzeko, toaila bat jarri gainetik eta 10minutuan bukatuko da. Ez ahaztu eskuak zarritan garbitzea eta etxean kirol edo estiramentu batzuk egitea. (Julen Elosua).
Uxue Torre - 23 pertsona hil dira koronabirusarengandik Euskal Herrian. 18 hildako Euskadin, 4 Nafarroan eta 1 Iparralden. Kutsatuak berriz Euskadin 1.465 dira, Nafarroan berriz 593. Geroz eta kutsatu gehiago daude Euskal Herrian, ospitaleak gainezka daude eta ez dago denentzat lekua ezta materiala ere. Beraz gera zaitez etxean.
ITALIAN
Italian berriz 4000 pertsona hil dira hilabete honetan koronabirusarengatik eta 47.021 kutsatuta daude. Han ere ospitaleak gainezka daude, baina ezin dute kalera irten.