Ainhoa Ostolaza.- Koronabirusa, oso kutsakorra denez, hainbat neurri hartu behar izan dituzte. Adibide gisa, eskolak eta tabernak itxi dituzte, edota kalera ateratzea galarazi dute. Egoera hau berria da etxekoentzat zein gobernuarentzat, azkenaldian ez baita horrelakorik gertatu.
Birus hau Txinan, hain zuzen Wuhanen, sortu zen, eta jada, bost kontinenteetan zabaldu da.
Euskadin, 417 pertsonek eman dute positibo gaixotasun honetan eta haietatik 9 besterik ez dira sendatu. Euskadiko probintziarik kutsatuena Araba da, 417 kutsatuetatik 310 kutsatu baitaude bertan, haietatik 9 hil dira. Bizkaian berriz, 83 pertsonek dute birusa eta haietatik 2 hil dira solik. Eta azkenik, Gipuzkoan, 24 kasu besterik ez daude eta 3 hil dira.
HAINBAT AHOLKU BIRUSARI AURRE EGITEKO
Birus honi egiteko hainbat aholku ditugu:
Ez izan kontaktua birusa duten pertsonekin.
Saia zaitez ahoa, begiak edota sudurra ez ukitzen esku zikinekin.
Gera zaitez etxean gaixo bazaude.
Doministiku egitean paperezko zapi batez estali ahoa, eta ondoren zapia zakarretara bota.
Normalean ikutzen dituzun objetuak askotan desinfektatu.
Maskarilei aholkatutako funtzionamendua eman.
Infektatutako pertsonek, medikuek eta infektatutako pertsonekin harremanak dituztenek bakarrik erabil ditzakete.
Askotan garbitu eskuak, ura eta xaboiarekin edo desinfektatzailearekin.
AGINDUEI KASU EGIN
Koronabirusari aurre egiteko oso garrantzitsuak dira aurreko aholkuak betetzea, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da gobernuak emandako aginduei kasu egitea. Horregatik, hemen ditugu Iñigo Urkulluren, Euskadiko lehendakariaren, hitzak: “Mesedez, egin kasu aginduei, ez zaitezte etxetik atera eta saia zaitezte ez edukitzen kontaktua kutsatutako jendearekin. Denen artean errazagoa izango baita birus kutsakor honi aurre egitea.”
Beraz, badakigu, kasu egin aholkuei eta aginduei!
ALARMA EGOERA: ZER EGIN LITEKE ETA ZER EZ?
Sugoi Artetxe Manzisidor - Cobid-19 birusaren ondorioz ere Hego Euskalerrian alarma egoera piztu da. Hori dela-eta biztanle guztiak gure etxeetan konfinatuta gaude. Zenbait gauza egin daitezke, baina beste hainbat ez.
EGITEKOAK ETA EZ EGITEKOAK
Egin daitezkeen gauzen artean, hauek daude: janari, gasolina, botika, prentsa eta tabako erosketak, sendagilearearengana joatea, dirua ateratzera, txakurra paseatzea, pertsona nagusi eta ezinduei laguntzea eta beste hainbat zerbitzu. Egin ezin diren gauzen artean lagunekin kalera ateratzera, paseatzera, kirola egitea eta bazkaltzera edo zerbait hartzera ateratzea daude.
Ostatu, taberna, zine eta areto guztiak itxita daude jende pilaketak ekiditeko. Elizkizunak, kirol lehiaketa eta entrenamentu guztiak eta ikuskizunak bertan behera utzi dira. Supermerkatu, okindegi eta banketxeetan metro bateko distantzia errespetatu behar da. Espainiar Estatuak bere gain hartu ditu gure eskumen denak, ertzaintza, osakidetza… Prosedura Judizial denak eten egin dira momentuz.
Konfinamentu hau momentuz 15 egunetarako da, atzo hasi zen eta martxoaren 29 arte iraungo du. Birusa ekidingo ez balitz, Espainiako gobernuak konfidamentua luzatuko luke dekretu bidez.
Xeber Irure Zubimendi .- Koronabirusaren ondorioz, zumaiar ikasle denak etxean daude, lanak egiten Classrooma erabiliz. Eskolan egon ginen azkenengo egunean liburu denak motxilan sartu genituen, gero etxean ariketak egiteko. Irakasleek eta heldu batzuk lan egin behar dute. Irakasleak eskolan daude guk egin beharrekoak bidaltzen. Jendea neurririk gabe ari da gauzak erosten, hamabost egunetan kalera ezin ateratzeak sortzen dien beldurragatik. Horren ondorioz, hainbat supermerkatu hutsak daude. Gehien erositako produktua komuneko papera da.
ZER DA KORONABIRUSA?
Txinatik datorren birus bat da. Orain arte animaliek bakarrik zuten. Nola da posible animalien birus bat gizakiak kutsatzera iristea? Txinan animaliak jaten zituzten xaguxarrak adibidez eta hortik pasatu da gizakiengana. Oso erraz kontajiatzen da, doministiku egitea nahikoa da harrapatzeko. Orain ia-ia mundu osoan dago, medikuek ez dute ere sendatzeko eta harrapatu nahi ez baduzu, esaten dute etxetik ez ateratzeko eta eskuak sarritan garbitzeko. Koronabirusaren sendagaia asmatzeko 2021 urtea iritsiko dela esaten dute.
Ekai Bernal. Aspermenaren ondorioz jendeak jokoak asmatu ditu ez aspertzeko, adibidez, batzuk komuneko paperarekin tokeak eginez ibili dira eta beste batzuk, berriz, komuneko paperen inguruan dantzan. Beste batzuetan, aldiz, bideo deiak egiten ibili dira mugikorretik WhatsApp edo Instagram bidez; hauek komuneko paperik gabe, alegia.
Hedoi Mateos.- Txinan koronabirusaren ``antidoto´´ bat sortu nahian ari dira. Koronabirusa gu guztiok kutsatzen joango da, baina Espainiako agintariek etxetik irtetea debekatu dute. Pertsona batek harrapatzen badu, ospitalera joan beharko du, bestela pertsona gehiago kutsatuko dira eta hori arazo handia izango da.
Koronabirusa eskolako pertsona batek harrapatzen badu, eskola itxi egingo dute, eskola ixten badute berriro etxean egin beharko dituzte lanak, ordenagailuz.
Laila El Idrissi.-Eskolak itxiko zituztela esan zuten, baina klase guztiak online egiten ari dira mundu osoan zehar. Beraz, ikasleek lanik egingo ez zuten zurrumurrua eta errealitatea ez datoz bat. Gaurkoan Zumaiako Institutura joan gara hango irakasleekin hitz egitera, irakasleek derrigorrezkoa dutelako eskolara joatea. Esan digutenez, umeei Gmail bidez bidaltzen dizkiete etxeko lanak eta baita apunteak ere. Komentatu digute, bideodeietan egiten dituztela lan batzuk eta zuzenketak. Beste hainbat eskolatan ere berdina egiten ari dira.
ATERA DUGUN ONDORIOA
Zumaiako Herri Eskolakoek argi dute zer egin behar duten egoera hauetan: etxean gelditu eta beste pertsona multzoekin kontakturik ez edukitzea.