Saray Jimenez.- Koronabirusagatik eskolak itxi dira, eta aiton-amonek hartzen badute koronabirusa hil ahal dira. Orain arte, jende asko hiltzen ari da eta kutsatzen. Kutsatuta daudenak etxeetan daude, baina oso gaizki egoten badira ospitalera joaten dira, eta gobernuak etxeetan gelditzeko esan du derrigorrez. Bakarrik erosketak egitera, lanera edo txakurra ateratzera irten ahal da etxetik. Bestela ezin da joan etxetik.Norbait ateratzen bada etxetik buelta bat egiteko, multa bat emango diote eta ez da txikia, handi-handia da multa. Jende asko erosten ari dira apokalipsia balitz bezala.
Sendatzeko edo ez kutsatzeko
Oraintxe bertan aurkitu dute sendatzeko gauza bat, baina ez dute probatu inorekin. Kutsatutako batzuk sendatu dira.