Uxue Aldalur - Psikologoek gomendatzen dute etxean ere zure eguneroko errutina jarraitzea; ikasleen kasuan eguneroko orduan esnatu, ohea egin, gosaldu, hortzak garbitu, erropa jantzi… Zure eguneroko rutinan egiten dituzun gauza guztiak egitea kalera aterako bazina bezala. Ondoren ikasgeletan sartu Gmail-etik eta lan bakoitza bere orduan egin.
ZERTARAKO?
Hau guztia gomendatzen da gure buruak desberdintzeko gauzak; adibidez, pijama kaleko erroparengaitik… Horrela zure buruak egunerokotasuna ikusiko du eta ez da zoratuko.
ENTRETENITZEKO MODUAK
Honekin batera etxean mahai jolasak egitea edo irakurtzea gomendatzen da, zure burua entretenitzeko; hau da egun osoa pantailen aurrean ez pasatzea. Baina umeak entretenitzea ez da berdina adin guztietan. Ume horrek duen adinarengatik jolasek ez badute balio entretenitzeko egun hauetan mobilak, telebistak, bideojokoak eta horrelako tresnak denbora gehiagoz uzteagaitik ez dela ezer pasatzen esaten dute adituek.
Uxue Torre Iturain - Koronabirusa dela eta, etxean pasa behar ditugu 15 egun kalera irten gabe. Batzuk jada aspertuta egono zarete, baina hemen dituzue aspermenari aurre egiteko aholku batzuk:sukaldatzea, kirola egitea, musika egitea eta gauza gehiago.
SUKALDARITZA
Sukaldatzea oso ekintza interesagarri eta dibertigarria izan daiteke, denborapasa aproposa etxeko txikientzat, hemen dituzu ideia batzuk hurrengo egunetan prestatzeko: azenario bixkotxoa, gurinezko gailetak, madalenak eta gauza gehiago. Ez du zertan postrea izan; hamburgesak, arraina, haragia eta horrelako gauzak ere prestatu ahal dituzu.
KIROLA
Kirola egitea oso osasuntsua da baina nola egin dezakegu kirola etxean gauden bitartean? Batzuk seguruenez etxean korrika egiteko edota bizikleta egiteko makina izango duzue. Baina besteek nola egin al duzu kirola etxean? Hemen dituzue ideia bat nola egin jakiteko: Mugikorrean, kirola etxean egiteko aplikazio bat jaistea, youtuben ere ikusi al duzu videorenbat, wii-an ibiltzea ere ez da ideia txarra eta horrelako gauzekin ere kirola egin dezakezu etxean.
MUSIKA
Musika ere ez da ideia txarra denbora pasatzeko. Hemen dituzu ideia batzuk etxean etxekoekin musikaz disfrutatzeko: Spotify-en playlist bat egin gustoko duzun kantekin musika entzuteko, instrumentuak jotzen ikasi, Just dancen ibili…
Hauek ideia gutxi batzuk besterik ez dira gehiago ere badaude!
Covid-19a iritsi da guregana dagoeneko. Konfinamendua dela eta etxean geratzeko aholkatzen digute. Zer egin? Nola pasa denbora? Hainbat joku daude familia giroan ondo pasatzeko. Ohikoenak karta jolasak dira, karta joku askotara jolas daiteke, adibidez, Eskoba, 6 etara, UNO… joku hauek probatzen badituzu gustura pasatuko duzu. (Libe Amilibia)
Koronabirus izeneko birus berri bat ari da zabaltzen mundu osoan, eta jende asko kaltetzen ari da. Jende gutxiago kutsatzeko egin behar diren gauzak hauek dira: mukiak baldin badituzu, painueloarekin kendu eta erabilitakoan basuretara bota. Etxetik ezin da atera eta atera behar baduzu, maskarilarekin. Horiek izagno lirateke koronabirusa saihesteko ekintzak. Eta gauza inportante bat: milaka eta milaka jende ari da kutsatzen. Orduan, egin kasu esaten duten horiei.
Kepa Urbieta - Gaur koronabirusaren aurka egiteko edo desagertzeko aholku batzuk emango dizkizuet. Aholku hauek betetzea oso garrantzitsua da, zeren-eta koronabirusari aurre egiteko beharrezkoa da aholkuak betetzea.Guztiok aholku hauek betetzen baditugu koronabirusari aurre egingo diogu orduan goazen aholku guztiak betetzera.Gogoratu ez dugu kalera atera beharrik ondo pasatzeko eta, nola ez, gozatzeko!
-Etxean geratu
-Jendearengana ez hurbildu
-Muxuak saihestu
-Ekitaldiak bertan behera utzi
-Etxeko lanak online egin
-Kirola egin etxean
-Etxekoekin jolastu
-Sukaldaritzako platerrak egin edo ikasi egiten
-Etxeko garbiketa egin
-Saiatu hainbeste ez jolasten bideo-jokoetan eta beste ekintza batzuk egiten saiatu edo egin ez aspertzeko