Ian Manterola - Koronabirusa dela-eta etxean egon behar gara. Nik etxean taula bat daukat non zenbait ekintza egin behar ditudan: Etxeko txukunketa, kirola, eskolako lanak, garbiketa… Nik etxean ez aspertzeko lehenengo eskolako lanak egiten ditut eta ondoren taulan jartzen dituen beste zenbait gauzak. Taulan jarri behar dut zenbat denbora egon naizen ekintza egiten eta gauean ikusten dugu ea zertan egon naizen denbora gehien. Hurrengo egunean gehien egin dudanarentzat denbora gutxiago dut.
Bestelako proposamenak
Egoera berezi honi aurre egiteko (etxean egon beharra koronabirusagatik) eta hainbeste etxeko lanetatik deskonektatzeko, proposamen batzuk ematen ditut:
Kirol proposamena: Pin pon sukaldeko mahaian, flexioak komedorean, etxeko bizikleta (baldin baduzue)...
Pelikulak ikusi: Jumangi, Star Wars…
Serieak: Stranger things, La casa de papel, Hawaii 5.0…
Musika: 2020. gehien entzundakoa, entrenatzeko kantak…
Mobilentzako jolasak: Brawl stars, Head Ball…
Irakurketa: Eskolako liburua…
Sukaldatu: Postreak egin edo jatordu oso bat prestatu.
Beraz, badakizue, pazientziarekin hartu, eta etxean gelditu, kutsatu gabe.
Ni etxean geldituko naiz.