DBH1B
aholkuak

KUARENTENAN EGITEKO GAUZAK

Arhane Rodriguez

Dakigun bezala, gutxienez hamabost egun pasa beharko ditugu etxean, COVID-19 edo koronabirusarengatik. Honek esan nahi du gauza pila bat egiteko denbora edukiko dugula. Horregatik nire aholkua egiten ez dituzun gauzak egiteko aprobetxatzea da! Baina zer gauza? Ba hemen dituzue bost ideia:

1- Eskulanak egiteko aprobetxa dezakezue, Youtuben hainbat tutorial daude.

2- Bizkotxo edota beste zerbait prestatzeko ere momentu ona izan daiteke.

3- Serieak ikustea ere ideia ona da, palomitekin.

4- Lagunak ere faltan botako ditugunez, bideo deiak egitea ederra da.

5- Mugikorrean dituzun argazki eta aplikazio zaharrak, jada erabiltzen ez dituzunakā€¦ ezabatzeko ere erabil dezakezu denbora hau, edota zure gela txukuntzeko.

Espero dut balioko dizuela!!

Etxean egoteko eta ez aspertzeko gomendioak

Lander Arregui.- Koronabisua delarik ez dakigu zenbat denbora egon beharko garen etxean. Oso garrantzitsua da ez aspertzea eta ez alpertzea. Horregatik albirustegitik etxean aste hauek goxo-goxo igarotzeko 10 gomendio hauek ematarea gatoz:

Koarantena pasatzeko gomendioak:

  1. Astelehenetik ostiralera jaiki 07:45ean eskola asteko 08:15ean.

  2. Eskolako orduak ondo aprobetxatu eta saiatu lanak bukatzen.

  3. Etxekoekin elkarren artean ez haserretu.

  4. Bazkaltzeko eta afaltzeko ordu batzuk ipini.

  5. Ez egon arratsalde osoa sofan etzanda.

  6. Mantendu harremanak lagunekin eta familiarekin sare sozialen bitartez.

  7. Egunero ariketak egin forman egoteko.

  8. Asmatu eguneroko txapelketak (dardoak, partxisa, kartak, mahai jokoak,...).

  9. Egunero pasa denbora pixka bat balkoian haizea hartzeko. Adibidez jolas orduan.

  10. Txerrikeririk ez jan ez potolotzeko.

Ez zaitez aspertu etxean zauden bitartean! - Ainhoa Ostolaza.mp4

Koronabirusarekin ez aspertzeko aholkuak

Maren Moreno Rodriguez.- Koronabirusa dela eta jendea ez aspertzeko kontu batzuk ekarri ditut. Irteenbide bat laster bilatuko dute, baina oraingoz etxean egon beharra dago.

AUKERAK

Jolas honek punteria latza edukitzea eragingo dizu. Edalontzi batzuk jarri eta pelotatxoa jaurti besterik ez duzu egin behar.


Trebeziaz eta pazientziaz ibiltzen bazara, lan hauek bikainak dira zuretzat eta zure etxekoentzat. Gainera, materia gehienak eskuragarri dauzkazue zuen etxeetan

Zinema planak dira hoberenak errelaxatzeko eta, noski, netflix pixkatek asko laguntzen du. Baina zu kirol zalea bazara, eta ez baduzu nahi kilo batzuk hartu beste hau hobeagoa da zuretzat, baina kontu

Eta gero mikroondasarekin egindako cookies batzuk prestatzeko aukera bikaina da hau.

NOLA EGIN:

  • lehenengo gauza koilarakada bat gurina bota bol txiki batean, gero koilarakada bat azukre eta bainillarekin dena nahastu. Arrautza baten gorringoa bota eta berriz nahastu eta pittin bat gatz bota, txokolatezko pepita batzuk ere nahastu ondo eta azkenik hiru koilarakada hirin. Dena ondo nahastu ondoren, gozogintza paper batean masa jarri eta mikroondasean jarri minutu 1eko denboraldian.

ETA LISTO, ON EGIN

GARAI HONETARAKO GOMENDIOAK

Iraia Etxabe.- Eguna hasteko badakigu jendea oso aspertuta dagoela beraien etxeetan, gehien bat umeak, eta horregatik gaurkoan gomendio batzuk ekarriko dizkizuegu etxean entretenitzeko eta ez aspertzeko.


Kartak. Denok izango ditugu karta batzuk etxean eta entretenitzeko, ongi pasatzeko eta familiarekin jolasteko ez dira ideia txarra.


Mahai-jokoak. Kartaz aparte denok edukitzen ditugu mahai joko batzuk armairu baten ezkutatuta, eta gainera ez da batere ideia txarra mahai jokoekin jokaldi batzuk egitea, mugikorrarekin, nintendoarekin edo beste teknologiako gauza batekin denbora osoa pasatu beharrean.

Eskulanak. Eskulanak egitea ere ez da ideia txarra, etxean beti edukiko ditugu materialak gauza politak sortzeko, eta gaur egun Interneten ere eskulan politak eta errazak aurkitu ditzakegu.



Gela txukundu. Gure gurasoek eskertuko digute beraiei laguntzea, beraz arduratu zu zeure gela txukuntzeaz, denbora pasa ederra izan daiteke. Badakizu, dena jaso eta dena txukundu!

Sukaldean aritu. Beste ideia on bat, gurasoekin gosaria, bazkaria, merienda edo afaria prestatzea, dibertigarria izan daiteke. Gauza asko egin ditzakezu, Internetetik hartu edozein errezeta eta zure gurasoak harrituta utzi.

Hauek dira gomendio batzuk, seguruena gauza gehiago egin ditzakegu egun hauetan, baina, espero dugu ideia hauek gustatzea, eta nola ez, egitea.