Koronabirusa dela-eta supermerkatuak hustu eta jendearen urduritasuna handitu egin da
Koronabirusa dela-eta supermerkatuak hustu eta jendearen urduritasuna handitu egin da
Ane Aizpitarte.- Koronabirusa dela-eta supermerkatuetan janari gutxi gelditzen da eta jendearen urduritasuna gero eta handiagoa egiten ari da,horrexegatik, gauza mordoa ari dira erosten. Supermerkatu batzuetan, adibidez Mercadonan eta Eroskin gauza gutxirekin gelditzen ari dira. Jendeak supermerkatuetako gauza guztiak hartu ditu eta supermerkatuak saiatzen ari dira gauza gehiago ekartzeko. Hala ere badaude gauza batzuk nahiz eta ekarri azkar amaitzen direnak, adibidez, komuneko papera.
LANGILEEK ARAU BATZUK IPINI DITUZTE SUPERMERKATURAKO
Ondorengo hauek dira zenbait langilek ipini dituzten arauak;
Familiako pertsona bat bakarrik etortzea erosketak egitera.
Edadetuak eta talde arriskutsuak etortzea saihestu.
Ez etorri erostera umeekin.
Eskularruak erabili gauzak eskuarekin hartu behar baldin badituzue, denda guztian zehar daude.
Estula egin behar baduzu ukondoarekin tapatu ahoa
Txartelarekin ordaintzen saiatu dendariarekin harremanak ez edukitzeko
Jarraian testu bat idatzi dute eta hemen jarriko dugu zuek konturatzeko;
“Pentsatu gu ezin garela etxean geratu herritarrei janaria eman beher diegulako eta ez etorri egunero gauza bat bakarrik erostera, etortzerakoan hartu behar duzuen dena eta ahal duzuen gutxiena atera kalera”.