Aritz Garikano - Jendea zoratuta dago. Egoera honen aurrean jendeak supermerkatuak hutsik laga zituen eta batzuk pixka bat beranduago joan eta dena hutsik aurkitu zuten. Gehienbat komuneko papera, txokolatea eta beste gauza batzuk. Baita ere jende pila bat dago kalean eta medikuek esan zuten kalera ez irteteko; baina jendeak orokorrean ez zien kasurik egin. Beste alde batetik, medikuak lanez gainezka daude eta ez dute nahi denok batera gaixotzea, ez delako ospitaleetan lekurik egongo.
LANEZ GAINEZKA
Umeek egun guztia pasatzen dute ordenagailuari begira lanez gainezka. Umeek atseden pixka bat ere hartu behar dute eta etxean joko edo kirol pixka bat ere egin. Adibidez, sukaldeko mahaia hartu, sarea edo horrelakorik ez badaukazu esne poteak jarri ilaran eta ping-pongeko txapelketa bat egin; irabazten duenak paga jasotzen du eta galtzen duenak ur txorrotada burutik behera. Mila joko daude oso dibertigarriak.