Noor-E hira Sajjad Akhtar
Koronabirusa dela-eta jendea supermerkatuetara joaten dabil; gauza pila bat erosten dituzte birusa dagoen bitartean etxetik ez ateratzeko. Supermerkatuak hutsik gelditzen ari dira gauza batzuk atzerritik datozelako eta bidaiak suspenditzen ari direlako. Nagusiki komuneko papera falta da, baina orokorrean dena.
JENDEAREN URDURITASUNA
Jendea oso urduri dago. Etxetik ezin da atera: bakarrik erosketak egiteko, lanera joateko edota gauza inportante bat baldin bada. Bestalde, jendea urduri dago etxetik ateratzen baldin bada arrazoirik gabe multa bat dagoelako. Herritarrak urduri jartzen dira, etxean gauza bat bukatu egin zaiela, supermerkatura joan eta produktu edo gauza hori han ez dela egongo pentsatzen dutelako.