Niko Larrañaga - Euskal Herria Espainiako Estatuko hirugarren erkidegoa bilakatu da, Madril eta Kataluniaren ondoren, 2.000 koronavirus infekzioren kopurua gainditzen. Osasun Sailak gaur (martxoak 22) argitaratutako datuek hori baieztatzen dute. Atzo arratsaldeko 20:00ak arte, Covid-19rekin 2.097 positibo erregistratu dira EAEn. Horie guztietatik, 97 hil egin dira.
Azken 24 orduetan infektatutako 18 pertsona hilik azaldu dira. 18 horietatik 13 Araban, 4 Bizkaian eta azkena Gipuzkoan. Euskadin, guztira, 71 hil dira infektaturik. 48 Araban, 17 Bizkaian eta beste seiak Gipuzkoan.
Infekzioen zifrak gora egiten jarraitzen du. 275 infektatu berri azaldu dira, eta besteekin gehituta 1.465 infektatu dira. Guztietatik 703 Araban antzeman dituzte, eta horietatik 224 ospitaleratuta daude. Gipuzkoan, erregistratutako 223 kasuetatik 79 ospitaleratuta daude, eta Bizkaian, 247 ospitaleratuta daude, 539tik.