Denis Agirrezabalaga - Jende guztia oso kezkatuta dago koronabirusa sortzen ari den hondamendiekin. Herrialde guztietan jendea abixatuta dago etxetik alde ez egiteko. Baina pertsona batzuek ez dute jaramonik egin eta kalean egoten dira paseatzen. Horregatik, Ertzaintza jendea multatzen hasi da etxetik ateratzeagatik. Baina uzten da janaria erostera joaten eta, horren ondorioz, supermerkatuak hutzik ari dira geratzen. Eta ez hori bakarrik: empresak, tabernak eta dendak itxi dituzte, farmaziak eta supermerkatuak ezik. Terrazak ari dira izaten orain lekurik egokiena beste bizilagunekin jolasteko edo harremantzeko; adibidez auzo batzuetan Bingoan ibili ohi dira ez aspertzeko. Etxean dagoenean, jendea kirola egiten hasi da; adibidez eskaieretatik gora-behera oinez edo pasiluetatik korrikan ibili bueltaka, baita ere lurrean flexioak eginez.
Gauetan jendea balkoietara ateratzen da dibertsioan jarraitzeko
Gauetan, 21:00ak aldean, jende guztia txaloka hasten da balkoietan ospitaletan daudenen zirujau, garbitzaile, sendagile eta langileen omenez, hauek egiten ari diren denagatik koronabirusa behingoz bukatzeko. Batzuetan, 20:00etan danborrada egiten dugu ondoko bizilagunekin batera, baina gehienetan kazelorada egiten dugu.