Izaro Etxabe Zabaleta - Atzo goizean, egunero bezala, lau edadetu Amaiako plazako eserleku batean zeuden eserita, egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz. Udaltzaingoa bertatik pasa zenean esan zien etxera joateko, ezin zela kalean egon koronabirusagatik. Gaurtik (astelehena, martxoak 16) aurrera kaleetan beharrik gabe dagoen jendeari isuna jartzen hasiko dira.
GOBERNUAREN ARAUAK
Gobernuak larunbatean esan zuen ezin zela kalera atera, ateratzekotan elikagai edota sendagai baten bila, osasun zentroetara, lanera joateko, mempekotasuna dutenak zaintzeko, finantza eta etxeen aseguruetako bulegora joateko, ezinbesteko egoera zaileetan daudenei laguntzeko eta txakurrak paseatzera ateratzeko. Hori bai kaleetan beharrik gabe dauden pertsonei gaurtik aurrera isuna jarriko diete. Hori dela-eta denok etxean geratu behar dugu.