Formigaleko bidaia bertan behera


Aitor Gorospe.- Koronabirusarengatik nire etxeko egoera berria da; neurri berriak hartu eta hainbat gauza egiten ari gara, horretaz aparte aitona-amonekin ezin gara elkartu badaezpada ere. Orduro alkolezko gela botatzen dugu, ez dugu musurik ezta besarkadarik ematen eta pixka batt aspertu egiten gara hainbeste ordu etxean egonda. Jende guztiak bere partea jarri behar du honek aurrera segitzeko eta ematen du pixkanaka-pixkanaka lortzen ari garela, baina oraindik asko falta da.

BERTAN BEHERA GERATU DA GURE IRTEERA

Martxoaren 18an, asteazkenean Formigalera joan behar genuen, baina Koronabirusaren ondorioz ezinezkoa da joatea. Ni eta nire familia oso kezkatuta gaude, baina gure osasunarengatik ezin gara joan. Egoera berria da hau eta ez gaude ohituta, baina indartsuak izan behar dugu hau aurrera eramateko.