Sare sozialetako protagonista bihurtu da koronabirusa

Aetz Amondarain. Berrogeialdi hau jendeari urte oso bat baino luzeago ari zaio egiten, jendea oso aspertuta dago eta sare sozialetara txorakeriak ari da igotzen, adibidez: futboleko tokeak egiten dituzte komuneko paperarekin, hainbat frutarekin hainbat erronka eta abar. Jendeak txikitako argazki bat igo eta jendea nominatzen du eta, ondoren, besteek ere beraien argazki bat igo eta beste pertsona batzuk nominatzen dituzte. Azkenean, sare sozialak leporaino beteta daude.

YouTubek eta Futboleko ligak futboleko joku bateko torneo bat antolatu dute, torneo hori futboleko talde bakoitzeko jokalari batek jolasten du eta sekulako barreak egiten dira. Modan ipini da orain ilea rapatu eta argazki bat igotzea Instagram, Facebook, Snapchat edo horrelakoren batera. Nik ere egin ditut tokeak komuneko paperarekin. Azken aspermenak hau gertatzea probokatu du, eta gaur egun sare sozial batera sartu eta ez duzu astirik aspertzeko. (KAR-KAR-KAR)