Koronabirusa Euskal Herrian da
Koronabirusa Euskal Herrian da
Harry Arroitaonandia Alcorta.- Birus hau Txinan hasi zen eta pixkanaka pixkanaka Euskal Herrira ere iritsi da. Hemengo ospitalak beteta daude, ez dago ohe gehiago, ez dago eskularrurik, ezta maskarilarik eta gauza gehiago eta, horregatik, Gobernuak erabaki du etxean egon behar dugula 15 egunez gutxienez eta neurri batzuk eman dituzte: beti eskuak garbitu, eztula egiterakoan ukalondoa ipintzeko, sintomaren bat badugu etxean gelditzeko ez joateko lanera eta inora, mukiak paperezko zapi batekin garbitzekou, eta gauza gehiago ere bai, baina inportanteena etxetik ez ateratzea da,horrela ez gara kutsatuko.
Nola da egunero etxearen barruan egotea?
Gizakiontzat ez da erraza hogeita lau orduak etxean egotea eta gutxiago ume txikientzat; amon-aitonentzat errezagoa da, baina lau urteko ume batentzat ez. Hasieran kalera irteten ziren, ez zuten kasu handirik egiten eta horregatik erabaki dute parke denak ixtea hau dena pasa arte.
Gomendatzen dute etxean familiarekin jolastea, irakurtzea, telebista ikustea eta baita ere pixka bat ikastea ume txikientzat, baina DBHkoak lana egunero ari dira jasotzen gmail bidez eta eskolako ordutegia mantentzen ari dira eta klaseak birtualki ematen ari dira irakasleen azalpenak ez galtzeko baita ere haria ez galtzeko eta ez pentzatzeko hauek oporrak direnik.