Gunearen mapa

Irudiz inguratuak bizi gara, irudirik gabe ez dago mundua ulertzeko modurik... Hitzak badu lekurik irudiz betetako mundu honetan? Bada hitzaren balioa berreskuratzeko garaia!! Irratian ikasleek hitz egiten dute bere kideek entzuten duten bitartean. Ahozkoari eskolan lekua emateko tresna ezin hobea da.

Irratsaio bat emititzea lan erraza da, baina ez da egin behar den bakarra, badira beste lan batzuk: Hasi baino lehen zer esango den erabaki behar da, gero irratsaioa prestatu eta azkenik burutu. Saioaren ondoren egiteko lanak ere badaude.

Irratiko lanak eskola bakoitzak erabiltzen duen metodologiari egokitu nahi baditugu, hainbat erabaki hartu behar ditugu: Irrati gela non kokatu, nola egokitu espazioa, zein material erabili, noiz eta nola prestatu irratsaioak, nola emititu... Beste eskolek nola egiten duten ikustea ere lagungarri izan daiteke. Atal honetan zenbait ideia aurkituko dituzu

Gune hau sortzeko hainbat dokumentu irakurri ditugu eta web orri asko kontsultatu. Batzuk edukiak eraikitzeko erabili dira, horiek gunean bertan aipatzen dira. Beste batzuk gaian sakontzeko interesgarriak dira. Atal honetan dokumentu horien erreferentziak eta sarean erabilgarri daudenak kontsultatzeko estekak aurkituko dituzue.